Gernikako Astra: "Ez dugu kultur programazio osoa instituzioen esku utzi nahi"

  • “Eutsi ederrenari” lemapean, Gernikako Astrak bizi duen egoeraren berri eman du joan den larunbatean egindako agerraldi baten bidez. Proiektuak 15 urte beteko ditu abenduan eta, COVID-19aren aurkako neurriak gorabehera, jarduerak antolatzen jarraitzeko asmo argia adierazi dute. 


2020ko azaroaren 09an - 13:09
Astrako kideak pasa den larunbatean egindako agerraldian (argazkia: Astra).

Gernikako Astra okupatu zutenetik 15 urte beteko dira abenduaren 24an eta efemeridearekin bat eginez iragarri dute, pandemia gorabehera, lan egiten jarraituko dutela. “Lanera joatea segurua bada, kultur ekimen batera edo bilera batera joatea ere bai, segurtasun neurriak hartuz. Eta ez dugu kultur programazio osoa instituzioen esku utzi nahi, espazio autogestionatuetako egitarauak behar ditugu”.

Astra martxan dagoela eta egongo dela ere ziurtatu dute, eraikinean batzen eta antolatzen den komunitatea antolatzen ari delako garai hauetara egokitutako egitarauan. Hain zuzen, datozen hiru hilabeteetan fabrika zaharberrituan antolatu dituzten ekitaldien berri ere eman dute larunbat honetan egindako agerraldian, kontzertuak, zine emanaldiak, liburu-aurkezpenak eta beste hainbat ekintza iragarriz.

Horrekin batera, aurreratu dute kanpaina ekonomiko bat jarriko dela martxan laster, Astraren sostengagarritasuna bermatzeko.

Proiektuaren une honetako egoeraz informatzeaz gain, gogora ekarri dute “lana galtzeko arriskuan gaudela asko, edo galdu dugula, adibidez ostalaritzako langileek”; gaineratu dute “etxe-kaleratzeak ez direla gelditu; paper eta etxe barik daudela herrikide asko; ez dakigula alokairua edo hipoteka ordaintzeko dirua edukiko dugun” eta “politikari profesionalei eta erakunde publikoei” zuzendutako mezua ere zabaldu du Astrak: “Ez gastatu dirurik behar ez ditugun porlanezko obra eta apaingarrietan. Lehentasuna eman beharrezkoenari, pertsonentzat beharrezkoak diren premiei”.

Agerraldiaren lemak, ordea, baikortasun mezua zabaldu nahi du: “Ahal delako; beti ahal da, beti dago egiteko modu bat; egin dezagun bidea arrakalen artean, eutsi diezaiogun ederrenari: bizitzari, elkartzeari, kulturaz gozatzeari, sormenari, borrokari, elkartasunari, amets egiteari”, adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Astra Gernika
‘Ezin kabitu!’ jardunaldiak
Aktibismo lodiak mugarria jarri du Euskal Herrian

Iragan asteburuan, irailaren 9tik 11ra, Euskal Herriko I. Jatunaldi Lodiak ospatu dira Gernikako Astra Gaztetxean, Ezin Kabitu kolektiboak antolatuta. 150 pertsona batu dira lodifobiak zeharkatutako gorputzen politikak aztertzeko. Kolektiboak euren web-orrian azaldu bezala,... [+]


2021-10-08 | Leire Artola Arin
‘Nomadak gaitun!’ emakume sortzaileen azoka ibiltaria Gernikara iritsiko da urriaren 16an

'Dinagu' Emakume Sortzaileen Kolektiboak antolatutako azokak Astran egingo du bigarren geldialdia urriaren 16an. Diseinuari eta irudiari lotutako produktuen eskaintza egongo da, besteak beste.


Disko baten bueltan jarrita

40 pertsona bildu gara Gernikako Astra gaztetxean, bakoitza bere aulkian jarrita eta segurtasun distantzia mantenduz. Argi ahulak eta bozgorailuetatik datorren musikak giro erosoa sortu dute. 40 lagun, eszenatoki huts bati begira, beste norbaitek aukeratu duen diskoa entzuten,... [+]


2019-12-20 | ARGIA
Gernikako Lekuek festibala 2020ko martxoan ospatuko da zazpigarrenez, filosofia bereziari eutsiz

2020ko martxoaren 7tik 14ra bitartean ospatuko da Gernikako Lekuek festibala. Jaialdiaren 7. edizioaren kartela publiko egin dute ostiral honetan.


Eguneraketa berriak daude