Ekinbide judizialak abiatuko dituzte Sanferminak 78 Gogoan plataformako kideek jasotako informazio berriaren bidez. Duela gutxi eskuratu dute Martin Villaren txostena izeneko dokumentazio sorta, non, 78ko sanferminetan gertatutakoan informazioa ageri den. Hala, Argentinako kereilarekin batera salatuko dute German Rodriguezen hilketa ere eta Maria Servini abokatuari helaraziko diote informazio berri guztia.
Horrekin batera, eskuratu berri dituzten txostenak ezkutatzeagatik kereila jarriko diote Espainiako Gobernuari, eta 1978ko sanferminetan gertatutakoari buruzko txosten eta dokumentu guztietarako sarbidea eskatu dute.
Plataformako kideen arabera, dokumentazio sorta honekin berriz frogatzen da Iruñeko zezen plazan poliziak izandako partehartzea aldez aurretik aurreikusia zegoela eta plangintza baten barruan kokatzen zela.
Alibste hau Euskalerria irratiko webgunean kaleratu dute eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia erabilita.