argia.eus
INPRIMATU
German Rodriguezen hilketa Argentinako kereilaren barruan salatuko dute
  • Sanferminak 78 Gogoan plataformak duela gutxi eskuratu du 'Martin Villaren Txostena'. Bertan informazio berria aurkitu dute 78ko sanferminetan izandako gertaerez. Dokumentazio hori atxikiko diote Maria Servini abokatuari eta salatu eginen dute.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko martxoaren 04a
Argazkia: Euskalerria Irratia Argazkia: Euskalerria Irratia

Ekinbide judizialak abiatuko dituzte Sanferminak 78 Gogoan plataformako kideek jasotako informazio berriaren bidez. Duela gutxi eskuratu dute Martin Villaren txostena izeneko dokumentazio sorta, non, 78ko sanferminetan gertatutakoan informazioa ageri den. Hala, Argentinako kereilarekin batera salatuko dute German Rodriguezen hilketa ere eta Maria Servini abokatuari helaraziko diote informazio berri guztia. 

Horrekin batera, eskuratu berri dituzten txostenak ezkutatzeagatik kereila jarriko diote Espainiako Gobernuari, eta 1978ko sanferminetan gertatutakoari buruzko txosten eta dokumentu guztietarako sarbidea eskatu dute.

Plataformako kideen arabera, dokumentazio sorta honekin berriz frogatzen da Iruñeko zezen plazan poliziak izandako partehartzea aldez aurretik aurreikusia zegoela eta plangintza baten barruan kokatzen zela.

Alibste hau Euskalerria irratiko webgunean kaleratu dute eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia erabilita.