Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu dute. Asteazken honetan deklaratu beharko du kide batek, epaiketa azkar batean.
Kaletik Gaztetxera asanbladak larunbatean ospatu zuen gazte eguna Durangon, eta, arratsalde horretarako, gaztetxe berriaren aldeko mobilizazio bat antolatu zuen. Hala, ehunka lagunek hartu zituzten herriko kaleak arratsaldeko 18:00etan, Gaztetxetik bertatik Gaztetxeak aurrera! lelopean irtendako manifestazioan.
Mobilizazioaren amaieran egindako adierazpenetan, Kaletik Gaztetxera asanbladak nabarmendu zuen gaztetxe berrian segitzen duela, izan duen harrera eta egindako borroka direla-eta. Durangoko alkate Mireia Elkoroiribe (EAJ) eraikinaren jabeei presioa egiten ari da salaketa jarri dezaten, eta gazteak espaziotik botatzen saiatu da, polizia-indarren bitartez. "Baina, gazteon erantzunari esker, gaztetxeari eustea lortu dugu. Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu dute.
Aurreko asteartean eman zuten espazioaren irekieraren berri, eta argitu zuten zenbait helbururekin ireki dutela gaztetxe berria: "Irabazi kapitalistek ardaztuko ez duten aisialdi eredua sustatzeko", "denontzat eskuragarriak izango diren arte eta kirol eskaintzak egiteko", eta "gazteon politizaziorako zein antolakuntza politikoa sustatzeko" espazio gisa.
Epaiketa azkarra, bihar
Hainbat jabe ditu Montorreta kalean kokatutako eraikinak, eta asanbladak salatu du jabeetako batzuek "elkarrizketari ateak itxi" dizkiotela: "Eraikinetik bota nahi gaituzte". Horiek horrela, asteazken honetan izango da gaztetxearen birjabetzeari lotutako epaiketa azkar bat, eta Kaletik Gaztetxera asanbladako kide batek deklaratu beharko du bertan. Gazteek gogorarazi dute, dena den, "elkarrizketarako borondate osoa" izaten jarraitzen dutela, gaztetxearen defentsan.
Azken egunetan ere "Poliziak izandako jarrera" salatu dute: "Izan munipa zein zipaio, hori baita beraien funtzioa: jabetza pribatua indarrez defendatzea eta horren aurka antolatzen dena txikitzea". Kasu honetan, Polizia nahita ari da atzeratzen gaztetxearen aurkako "salaketaren inguruko informazioa aurkezteko prozedura", asanbladako kideak bere deklarazioa prestatzea zailduz eta, horrekin, gaztetxearen defentsa oztopatuz.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.
Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]
Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]
Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.
Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]
Bilboko Udalak eta Amenabar enpresak proiektu urbanistiko baten pean itxi nahi dute 10 urtez auzoko bizitza sozialaren erdigunea izan den topalekua. Horren aurrean, hiriko 55 kolektibok baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijitzeko.
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]
EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.