Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.
Berehalako desalojo arriskuan dago Bilboko (Bizkaia) Errekalde auzoko Etxarri II Gaztetxea. Bertako kideek atzo jakinarazi zutenez, huste-agindua jaso dute dagoeneko, epemuga batekin: datorren apirilaren 4a. "Hemendik hilabetera Polizia Etxarri husten saiatuko da, eta, horrekin, hamar urtez baino gehiagoz Errekaldeko hainbat gazte-belaunaldik garatu dugun proiektua suntsitzen ahaleginduko dira", salatu zuten agerraldi baten bidez. Gauzak horrela, azaldu dute Gaztetxea euren "indar guztiekin defendatuko" dutela, baina "babesa" ere behar dutela.
Horretaz gain, desalojo-aginduak "erantzule zuzenak" dituela diote Gaztetxeko kideek. Batetik, "Gaztetxearen etorbidean egitekoak diren proiektu urbanistiko elitistarekin poltsikoak beteko dituzten enpresariak" seinalatu dituzte: "Azken hilabeteetan, Etxarriren inguruko pabiloi industrial guztiak erosten ibili da Amenabar eraikuntza-enpresa, bertan etxebizitzak egiteko". Bestetik, Bilboko Udala jarri dute jopuntuan: "Pilotada urbanistiko horren bultzatzaile nagusia da, eta proiektua makilatzeko luxuzko eraikinen ondoan, Babes Ofizialeko Etxebizitza batzuk eskainiko ditu". Gaztetxekoek gaineratu dutenez, udala ez da haiekin harremanetan jarri, eta ez die "inolako alternatibarik eskaini". Eta, azkenik, "epaileak eta indar polizialak" ere aipatu dituzte erantzule modura, "enpresarien zein politikarien zerbitzaririk leialenak" direlakoan.
"Etxarri desalojatu nahi dutenak egunerokoan gure lan- eta bizi-baldintzei erasotzen dieten enpresari eta politikari berak dira, gutxi batzuen irabazi pribatuak auzokideon eta gazteon beharren gainetik inposatzen dituztenak", ohartarazi dute. Etxarriko kideek aldarrikatu dute, hala, "gure arma bakarrak" direla "antolakuntza eta borroka". "Etxarri desalojatuz gero, Errekalden langile-klasearen antolakuntzarako espazio bat lapurtuko digute. Etxarri desalojatuz gero, Bilbon gero eta urriagoak diren beste gune autogestionatu bat lapurtuko digute, espekulazioaren mesederako. Etxarri desalojatuz gero, beste Gaztetxe bat lapurtuko digute Euskal Herrian", salatu dute. Horren kontra, "elkartasuna hedatzera eta Gaztetxearen defentsa antolatzera" deitu dute Errekaldetik.
Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]
Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.
Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]
Bilboko Udalak eta Amenabar enpresak proiektu urbanistiko baten pean itxi nahi dute 10 urtez auzoko bizitza sozialaren erdigunea izan den topalekua. Horren aurrean, hiriko 55 kolektibok baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijitzeko.
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]
EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.
1965ean sortu zen Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea, frankismo garai betean. Ordutik ez ditu ateak itxi, eta 2025ean 60 urte bete ditu. “60 urte lotu barik” lelopean eman diote hasiera urteurrenari gaztetxeko kideek.
Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.
Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]