Gazte Danbadan joko duten musika taldeak bozkatzeko epea ireki dute

  • Gazte Danbadako antolakuntzako kideek jakinarazi dute “Oholtza gainean bakerik ez” ekimenean parte hartu duten musika taldeak bozkatzeko epea ireki dutela.


2016ko otsailaren 3an - 09:24
"Oholtza gainean bakerik ez" ekimenean bozkatzeko epea ireki dute.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Herri osoko 66 taldek hartu dute parte ekimenean, eta igandera arte –otsailak 7– izango da bozkatzeko aukera webgune honen bidez. Otsailaren 17an publikatuko dituzte emaitzak; lehen 15 taldek gune handi batean kontzertua eskaintzeko aukera izango dute, eta gainerako guztiek herrian zehar jarriko dituzten guneetan joko dute. Horretaz gain, gehien bozkatutako 3 taldek zuzeneko 3 abesti grabatzeko aukera izango dute.

Bestalde, munduko leku askotako gazteek hartuko dute parte aurtengo Gazte Danbadan, eta hitzaldietan zein nazioarteko ordezkaritzen bitartekari lanak egiteko itzultzaileen laguntza eskatu dute. Horretaz gain, nazioarteko jendearekin ibiliko den laguntzaile talde bat ere osatu nahi dute: “Hymalaiara igotzeko sherpen gidaritza ezinbestekoa den gisara, Danbadan delegaritzen laguntzaile lanetan jardutea ere ezinbestekoa zaie gure bidelagunei”. Boluntario eta laguntzaile horien lana zehazteko, asanblada egingo dute datorren otsailaren 28an, igandea, Gasteizko Gaztetxean.

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek martxoaren 25etik 28ra egingo dute Gazte Danbada jaialdia, Laudion. “Esna harrapa gaitzala” lelopean gauzatuko da, “gazteok bizi dugun egoera prekarioan, esna egotea ezinbestekoa baita”. Horrela, aisialdia eta borroka uztartuko dituzte lau egunez, “bestelako herri eredu baten aldeko borroka hauspotzeko”.


Gazte mugimendua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...