G7aren kontra-gailurrean infiltratutako polizia bat atzeman dute

  • Kontra-gailurreko akanpadan burututako asanblada batean ekintzaileei mugikorraz argazkiak ateratzen ari zela erreparatu zuten zenbait pertsonak. Berari buruzko informazioa zabaldu dute, honekin kontaktua izan duten ekintzaileak jakinaren gainean jartzeko.


2019ko abuztuaren 27an - 14:29
Akanpalekutik abiatutako manifestazioa Urruñan barrena (Argazkia: Mikel Olabide)

Information Anti Autoritaire Toulouse et Alentours atariak eman du infiltrazioaren berri asteartean. G7aren kontra-gailurreko akanpalekuan egindako asanblada “korapilatsu” batean, zeinetan Baionako mobilizazioaren antolakuntza hizpide izan zen, asanbladan parte hartzen ari zirenei argazkiak ateratzen atzeman zuten emakume bat. Emakumearen ekintzetan erreparatu zuten ekintzaileek esku hartzea erabaki zuten, eta asanblada orokorretik at, aurre egin zioten. Emakumearen sakelako telefonoan azken hiru egunetako ekintzen argazkiak aurkitu zituzten, eta horietako batzuk jarraibideak ematen zizkion nagusi bati bidali zizkiola baieztatu ahal izan zuten. Argazkietan hainbat ekintzaile agertzen ziren, erraz identifikatzeko eran. Argazkiekin batera, informeak eta asanbladetako aktak ere bidaliak zituen emakumeak. Aurkikuntzak eragindako zalapartaren erdian, infiltratuak ihes egin zuen.

Polizia infiltratua izen ezberdinekin eman izan da ezagutzera toki eta inguru ezberdinetan. Haritik tiraka, jakin ahal izan dute emakumea Toulouseko Jaka Horien mugimenduan agertu zela urte hasieran, eta ordutik sarbidea izan duela Telegram eta Facebook talde askotara, informazio ugari eskuratuz. Ohartarazi dutenez, Jaka Horien hainbat ekintzaren antolakuntzan aritu izan da. “Kontra-gailurrari dagokionez, hilabeteetan zehar hiri ezberdinetako hainbat pertsona bertara joateko bultzatu ditu, defentsarako eta erasorako hornidura izango zutela zin eginez”, jakinarazi dute.

Azpimarratu dutenez paper garrantzitsua izan du kontra-gailurreko logistikan: Baionako mobilizazioaren antolakuntzan aritu zen, baita Baiona inguruko beste “akanpaleku” batzuetako antolakuntzan ere; are gehiago, G7aren aurkako plataformako jendearekin ere harremanetan egon da. Bere argazkia publiko egin dute:

“Orain argi dago infiltrazio honek azken hilabeteetan ekintzaile asko espetxeratzen lagundu duela. Oraindik orain zaila da kalteen irismena zein den kalkulatzea”, adierazi dute. Hala ere, baretasuna mantentzera eta antolakuntzara dei egin dute: “Gure mugimenduaren indarra pairatzen ari garen errepresioaren mailakoa da”.

Posta helbidea luzatu dute kasuaz informazio gehiago duen edonork bertara idatzi dezan: deratisation1312@riseup.net

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: G7ren aurkako mugimendua
2020-06-09 | ARGIA
G7aren kontrako manifestari bat kolpatu zuen polizia epaituko dute Baionako auzitegian

Ekainaren 26an epaituko dute polizia Baionako auzitegian. Poliziak jaurtiriko flashballa aurpegian jasorik, manifestariak zauri larriak ukan zituen aurpegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian


Eguneraketa berriak daude