G7aren aurkako Oldartu dinamika abiatu dute Ipar Euskal Herriko gazteek

  • “G7ko gailurra Miarritzen antolatzeak suposatzen duen inposaketa eta probokazioari aurre egiteko bildu gara gazteok”, adierazi dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 20an - 15:54
Dinamika berria aurkezteko talde argazkia atera zuten.

Abuztuaren 24tik 26ra, Miarritzen egingo dute gailurra mendebaldeko zazpi potentzia ekonomikoek eta Ipar Euskal Herriko gazteek Oldartu dinamika sortu eta abiatu dute honi aurre egiteko. Gazteen hitzetan, talde argazki bat ateratzeaz gain, guztien bizitzetan eragina izango duten politikak adostuko dituzte: “Kapitalaren legeak bermatu, elite ekonomikoen interesak defendatu eta esplotazioa betikotzeak elkartzen ditu G7ko estatuburuak. Finantza erakunde handienekin batera, sistema kapitalistaren mundu mailako norabidea finkatzeko boterea dute haien eskuen artean”.

“Turismo masiboaren adibide den postaletako hirira etorriko dira, Miarritzera. Euskal kulturaren folklorizazioa, prekarietatea eta etxebizitzen prezioen etengabeko igoera nahasten diren Lapurdiko kostaldera. Hots, euskal gazteriak duintasunez bizitzerik ez duen lekura”, esan dute gazteek. Hala ere, honi aurre egiteko, klase elkartasuna aipatu dute,bizi-baldintzak hobekuntza erdiesteko bide gisa: “Baliabide naturalen ustiaketa mugagabea eta aberastasunaren metaketaren logika borrokatuz, pertsonen eta ingurumenaren zaintza erdigunean ezar ditzagun”.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta Creative Commons lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: G7ren aurkako mugimendua
2020-06-09 | ARGIA
G7aren kontrako manifestari bat kolpatu zuen polizia epaituko dute Baionako auzitegian

Ekainaren 26an epaituko dute polizia Baionako auzitegian. Poliziak jaurtiriko flashballa aurpegian jasorik, manifestariak zauri larriak ukan zituen aurpegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian


Eguneraketa berriak daude