Fujitsu eta Erresuma Batuko Postaren eskandalu informatiko eta judiziala

  • 2024 hasiera honetan inpaktua izan duen telesail bat Mr Bates vs The Post Office da. Lau atal dira, ikusteko ondo egina dago, eta inguruan entzun ez baduzu ere, Erresuma Batuan gobernu adierazpenak sortzera iritsi da. Kontatzen duena harrigarriki larria baita, 2000 eta 2015 urteen artean, Erresuma Batuko Posta Zerbitzuak, postetxeetan ezarrita zeukan Fujitsu etxearen kontabilitate sistemaren kontularitza okerraren erruz, ehundaka postetxe-arduradun jazarri zituen judizialki, espetxealdiak, kaleratzeak, isun ikaragarriak eta hainbat desastre pertsonal eraginez. Zergatik? Kontularitzak esaten zuelako postetxe-arduradunek lapurreta egiten zutela. Egia zein zen? Sistema informatikoak egiten zituen okerrak etengabe.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko otsailaren 09an - 07:18

Posta-zerbitzu publiko britainiarra The Post Office deritzon erakunde publikoak darama, baina kudeaketa enpresa pribatu baten modukoa da. 20. mendearena amaieran, postetxe txikiei sistema informatiko bat ezarri zien, Horizon izenekoa, milaka milioiko kontratu batean Fujitsu etxearen adar britainiarrak garatua.

Era berean, postetxeetako arduradunak ez ziren Postako langile zuzenak, baizik eta frankizia moduko batean ari ziren lanean: kontratuaren arabera, arduradun ziren edozein diru galera bazegoen postetxearen kontularitzan, eta kausa zein zela ere, galera horri pertsonalki erantzun behar zioten.

Sistema informatikoa 2000. urtearen inguruan hasi zen lanean, eta berehala hainbat postetxeetan kontuak biribiltzeko arazoak sortzen hasi ziren. Eta ez libera batzuk gora-behera hilabete amaierako kontuetan alde txiki bat zegoelako, baizik eta ustez postetxeetan milaka libera falta ohi zirelako.

Ehundaka postetxe-arduradun saiatu ziren argitzen ezin zitekeela euren erruz izan hainbesteko kontu negatiboak hilez hil pilatzea. Baina The Post Office-k erantzun bera ematen zien: zuri bakarrik gertatzen zaizu. Eta berehala, kontratuak zioena bete behar zela, galerak bete behar zituztela pertsonalki. Eta zorrak kitatu edo ez, prozedura judizialak zientoka hasi zituen Postak postetxe-arduradunen kontra.

Telesailak kasu gutxi batzuetan postetxe-arduradun batzuek egin zuten borroka kontatzen du. Nola Mr. Bates (Alan Bates) delako bat hasi zen Galestik protestaka, 150 kaltetu elkartu zituen lehenbizi negoziazio baterako, eta 555 ondoren, Posta epaiketara eramateko (kontra-epai bat, kaltetuek jasandako guztien ondoren).

Baina ehundaka horietarik gora izan ziren kaltetuak:

  • The Post Office-k 3.500 postetxe-arduradun akusatu zituen Fujitsuren Horizon sistemak (ustez) eragindako diru-kalteen erantzule gisa.
  • Abiatutako epaiketetan, 700 erruduntzat jo zituzten epaiek.
  • 236 lagun kartzelara joan ziren.
  • Epai horietarik 93 atzera bota dituzte dagoeneko, eta Gobernuak 600.000 libera ordaindu die oker errudun jotakoei, baina ehundaka prozesu geratzen dira.
  • Alan Bates-ek epaiketan ordezkatu zituen 555etarik 18 hil ziren justizia edo kalte-ordainik ikusi gabe.
  • 4 postetxe-arduradunen suizidioa ere gertatu da.

The Post Office-ko edo Fujitsuko inork ez du erantzukizun pertsonalik honenbestez. The Post Office-k dio 130 milioi libera ordaindu diela honenbestez kaltetuei, eta prozesuak eta ikerketak aurrera jarraitzen duela.

Ustez postetxe-arduradunek ebatsi zuten dirua nora joan zen? Telesailean ez da argitzen, baina iradokitzen da kontularitzako linbo batean geratu zirela miloika libera, eta azkenean, kontuak bateratzean, seguruenik Postaren irabazien parte izatera igaro zirela.

Mr Bates vs. The Post Office ITV kate britainarraren ekoizpen bat da (artikulu honetako irudia telesaileko aktoreekin egina dago). Telesaila ezin da ikusi une honetan Hego edo Ipar Euskal Herriko plataformetan, baina BitTorrent-etan aurki daiteke, lau atal, eta dokumental gehigarri batekin. Erresuma Batuan telebista irekian eman zuten urtarril hasieran, eta lehen tarteka hedabideetan agertzen zen gaia, lehen mailako interesgune informatiboa bilakatu da, Gobernuaren agerpenekin, The Post Office-ren adierazpen gehigarriekin, eta Fujitsuren rola bereziki aztertzeko deiekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erresuma Batua
Mikroplastikoak ondare arkeologikoan

York (Ingalaterra), K.o. II. mendea. Eboracum erromatar hirian hainbat egitura eta etxe eraiki zituzten. Besteak beste, egungo Wellington Rowen harrizko eraikin bat egin zuten eta Queen’s Hotela dagoen tokitik igarotzen zen harresian arku bat jarri zuten. Bi aztarnategiak... [+]


Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


Eguneraketa berriak daude