Gaueko trena hegazkina ordezkatzeko “tresna paregabea” dela diote. Frantziako Estatuan 2030erako ezarriko diren hamabost ibilbideek eta Europa mailako beste hainbatek aukera emango dute urtean 10 milioi bidaiarik gaueko trenak erabiltzeko, hegazkinen edo errepideen ordez. Horrek urteko CO2 emisioak 1,9 milioi tona murriztea eragingo luke.
Frantziako Estatuak 30 trenez osaturiko sare bat prestatu nahi du 2030erako, gauez funtzionatuko duena. Mediapart hedabideak dionez, gaueko trenek denborarik galdu gabe distantzia luzeko bidaiak egiteko aukera ematen dute, 600 eta 1500 kilometro arteko distantzietan garraioa deskarbonizatzeko atea zabalduz.
Frantziaren proposamena gaueko tren-lineako 30 treneko lehentasunezko sare bat osatzea da, 2030erako ezarriko diren hamabost loturarekin, estatu zein Europa mailan. Lerro horiek bi helbururekin irudikatu dira: batetik, Frantziako eta inguruko herrialdeetako aireko bidaia jendetsuenei karbono gutxiko alternatiba bat eskaintzea. Bestetik, tamaina ertaineko hirietan eta landa-eremuetan dauden mugikortasun-hutsuneak betetzea. Kontua da, bereziki, zeharkako loturak sustatzea eta eskualdeak elkarren artean lotzea, Paris bidezko desbideratzerik edota tren aldaketarik gabe.
Gaueko tren horiekin gerta litekeen joera aldaketa ere kontuan izan dute proiektuaren diseinurako, batez ere hegazkin eta autoen erabileratik trenaren trantsiziora bideratuta. Horretarako, proposatutako gaueko ibilbideek aire eta errepide-zirkulazioari buruzko datuak aztertzen dituzte, eta horietako bakoitzerako gaueko trenbidearekiko “aldaketa-tasa modal errealista” izeneko indizea kalkulatu dute. Horrek truke modalaren tasa kalkulatzea eskatzen du, hots, kalkulatzea zenbat lagunek utziko lioketen autoa edo hegazkina erabiltzeari bidaia hori egiteko. Beraz, hainbat parametro hartu dituzte kontuan, gaueko trenen ordutegien erakargarritasuna, beharrezko konexioak, bidaia-denbora eta eguneko trenen maiztasuna barne.
2030erako proposatutako 30 burdinbideek urtean 10 milioi bidaiari baino gehiago eraman ditzakete. Ingurumenaren Europako Agentziak adierazitako isurketa-faktoreen arabera, 1,9 milioi tona CO2 saihestuko lirateke urtero.
30 linea horiekin, estatuko linea erradialeko aireko bidaiarien %85ak (Paris eta Frantzia metropolitarreko hirien artean), estatuko zeharkako lineako bidaiarien %75ak (hau da, Paristik igarotzen ez direnak) eta Europara bidaiatzen duten bidaiarien %30ak alternatiba bat izango luke gaueko tren zuzenarekin. Horrek erakusten du gaueko trena irtenbide egokia dela aireko garraioaren erabilera murrizteko distantzia laburreko hegaldietan: aireko bidaien proportzio handi bat gaueko trenekin eraginkortasunez bete daitezkeen ibilbideetan egiten da.
70 milioi bidaiarik erabiltzen dituzte urtero RZD errusiarraren gaueko trenak. Aldiz, badirudi gaueko trenen berpizkundea bere hastapenetan baino ez dagoela mendebaldeko Europan: ÖBB enpresa austriarrak sustatutako sare europarrak 1,5 milioi bidaiari daramatza urtean. SNCF frantsesak, berriz, 405.000 bidaiari baino ez zituen garraiatu gaueko trenetan 2019an. 2014an 1,18 milioi eta 2003an 4 milioi garraiatzera iritsi izan zen. Horrenbestez, badirudi gaueko trenen hazkunde-tartea eta hazkunde-potentziala garrantzitsua dela Europan.
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).
Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]
Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.
Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]
Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]
Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]
Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]