Eztanda handi batek bi lagun hil ditu Baionako industrialdean

Zuzeneko jarraipena
  • Hauts-de-Sainte-Croix auzoko enpresa baten gas biltegian gertatu da leherketa eta bi hildako eta gutxienez hiru zauritu utzi ditu.


2016ko maiatzaren 12an - 12:03
Haur eskola bat astindu du leherketak

Lehenengo leherketa izan eta minitu gutxira beste leheketa bat entzun da, Kazeta.eus-ek dioenez. France Bleu Pays Basque irratiak azaldu duenez, leherketak inguruko haur eskola bat astindu du, haur guztiak ebakuatu dituzte kalte pertsonalik gabe. Zahar etxe bat ere hustu behar izan dut larrialdi zerbitzuek.

Derichebourg enpresa Baionako Hauts-de-Sainte-Croix auzoan dago, Ondresera bidean. Enpresa barruan dagoen gas biltegiko azetileno botilak harrapatu ditu kable batek eta horrek eragin du eztanda, azken informazioen arabera.

Istripua birziklapenean aritzen den Derichebourg enpresan gertatu da, tentsio handidun kable bat goitik behera erori ondoren. Suhiltzaileak bertan dira eta segurtasun perimetro bat ezarri dute badaezpada.

Bi hildako leherketan

Sued Quest egunkariaren arabera herriko etxeak bi hildako konfirmatu ditu

Leherketa goizeko 11:00ak inguruan gertatu da gas biltegi batean eta Baiona osoan entzun da. Kazeta.eus-ek dioenez Baionako auzapeza bertan da eta auzoa blokatuta dago momentu honetan.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!