Ezkerraldeko desindustrializazioa salatuko du larunbatean manifestazio batek

  • Ezkerraldeko eragile sozial, langabe batzar, sindikatu eta langile batzorde hainbatek deituta, manifestazioa izango da larunbatean eskualdeko "desindustrializazioa" salatzeko. Euskal gehiengo sindikalak –ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek– bat egin dute mobilizazioarekin. ELAko ordezkari Iñaki San Andresen iritziz, eskualdeko egungo egoerak "atsekabea" sortzen du.


2011ko ekainaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Euskal Herriko industriaren gailurrean izatetik langabezi tasa handienetakoa duen eskualdea izatera pasa da Ezkerraldea.

Izan ere, azken urtean %19ra heldu da langabezia tasa eskualdean, krisiaren aurretik zegoena bikoiztuz. Egun, ia 20.000 langabetu daude eskualdean, eta beste 2.000 langilek lanpostua galdu dezakete hurrengo asteetan, era zuzenean edo zeharkakoan. Gainera, sindikatuetako ordezkariek salatu dutenez, Ezkerraldeko 40.000 langilek 900 eurotik beherako soldata jasotzen dute.

Manifestazioa larunbat eguerdian abiatuko da Sestaoko enparantzatik eta Barakaldora arteko ibilbidea egingo du.

Ixtear dauden enpresen artean Trapagarango ABB Galindo dago. Kaleratuak izango diren langileek bideo umoretsua egin dute euren egoera salatzeko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude