Ezker independentista eta antikapitalista, hausturaren aldeko hautagai Katalunian

  • ERCk eta CiUk euren zerrendak aurkezteko baldintzei buruz eztabaidatu bitartean, zenbait erakunde ezkertiar independentista eta antikapitalistek, CUPek barne, hautagaitza zabala aurkeztuko dute Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetarako.


2015eko urtarrilaren 12an - 09:31
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Larunbateko ekitaldiaren amaiera, CUP eta beste erakunde batzuetako kideekin. (Arg: ACN)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Vilawebek jaso duenez, David Fernandez CUPeko diputatuak izaera plebiszitario eta konstituziogilea duten hauteskundeak defendatu ditu, eta berehala egiteko eskatu du, “gehiago itxaroteak ez duelako zentzurik”.

CUPek abenduan argi utzi zuen ez zela Masek proposatutako zerrenda bateratuan aurkeztuko. “Herrialde baten aniztasuna eta aberastasuna ez dira zerrenda bakarrean kabitzen”, adierazi du Fernandezek.

Hamar puntu

Talde ezkertiar independentista, antikapitalista eta ekologistekin adostuta, hamar puntuz osatutako akordio politikoa aurkeztu zuen CUPek Gabonak aurretik, independentziarako bide-orri gisa erabiliko dena.

Solidaritatean, bakean eta herrien burujabetzan oinarritutako harreman internazionalak defendatzen ditu CUPek akordioan, NATO edo Europar Batasunaren alternatiba izan nahi dutenak. Horrez gain, antikapitalismoaren eta gizarte ez-patriarkalaren alde egiten du, eta zorra eta interesak ordaintzearen aurka agertu da, behar sozialak ase gabe dauden artean.


2026ko uztailaren 17
Goizean argi
Estatu kolpe

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...