Euskarazko Wikipediak 100.000 artikuluren langa gainditu du

  • 100.285 artikulu daude sortuta euskarazko Wikipedian albiste honen erredakzio tenorean. Euskararen debekua izan zen 100.000. sarrera eta erabiltzaile bakarrak hasi beharrean –hori izan ohi da jokabide orokorra webgunearen funtzionamenduan–, entziklopedia digitalean idatzi ohi duten zenbait erabiltzaileek, muga sinbolikora heltzen ari zirela konturatuta, gaia denen artean adostu eta era bateratuan idatzi zuten. Igande goizaldean sortu zuten 100.000 artikulua, wikilarietako batek ARGIAri jakinarazi dionez.


2011ko maiatzaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Euskarazko Wikipediak 100.000 artikulutik gora ditu

32 dira Wikipedian 100.000 artikulutik gora dituzten hizkuntzak. UNESCOk Wikipedia Gizateriaren Ondare izenda dezan kanpaina hasi dute mundu mailan fundatzaileek. Horretarako Alemaniako agintariekin harremanetan ari dira, estatu honek hautagaitza bultza dezan.


Azkenak
Konponbiderik gabeko desoreka?

Ordizian orekara eramango gaituen interbentzio plan berezi bat behar dugu; urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan batzeko aukera emango digun plana.


Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


2024-05-07 | Euskal Irratiak
"Zenbat dugun kontatzeko!" Euskal Herriko mapa sortu dute

"Zenbat dugun kontatzeko!" mapa ilustratu bat sortu dute elkarlanean Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak, Seaska eta Euskal kultur Erakundeak.


Eguneraketa berriak daude