Europeada 2008, ez Euro 2008

  • Ekainaren 29a al daukazu buruan? Egun horretan, Austrian, Viena hiriburuan, finala jokatuko delako? Frantzia-Ingalaterra? Italia-Alemania? Hori Eurokopa da, eta gu ez gara hortaz ari, Europeada 2008az baizik. Antolatzaileek, batik bat Europako Nazioen Batasun Federalak, ederki dakizki Eurokopako futbol partidak noiz diren eta intentzio guztiarekin egun batzuk lehenago antolatu dute Europako nazio gutxituen arteko futbol txapelketa, futbol zale amorratuak eta ez hain amorratuak Europako hizkuntza eta nazio gutxituen errealitateaz jakitun izan daitezen.


2008ko martxoaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Europeada 2008

Eurokopa 2008 Suitzan eta Austrian egingo da eta Europeada 2008ko partidak ere Suitzan jokatuko dira. Hogei ekipoak prest daude eta baita bost multzoak ere. Multzo bakoitzeko lehenek eta bigarren postuan geratzen diren hiru ekiporik onenek jokatuko dituzte final-laurdenak. Maiatzaren 31 eta ekainaren 7a artean jokatuko dituzte partidak eta finala azken egun horretan izango da. Segidan dauzkazue bost multzoak, eta ikusiko duzuen moduan, ez dago talde euskaldunik ezta bretoi, korsikar, gaeliko hiztun irlandar, gaeliko hiztun eskoziar, galiziar edota samirik ere. Estatu indartsuetako herritarrak daude taldeetan, alboko estatuan gutxiengo diren herritarrak.

 

1. multzoa

 

 

  • Gales
  • Poloniako alemaniarrak
  • Erromantxe hiztunak (Suitza)
  • Hungariako alemaniarrak.

2. multzoa

 

 

  • Katalanak
  • Italiako esloveniarrak
  • Alemaniako danimarkarrak
  • Errumaniako aroumaniarrak.

3. multzoa

 

 

  • Errusiako karatxaiarrak
  • Poloniako lemkosak
  • Mazedoniako aroumaniarrak
  • Hego tiroldarrak.

4. multzoa

 

 

  • Serviako kroaziarrak
  • Hungariako romaniak
  • Danimarkako alemaniarrak
  • Alemaniako frisiarrak.

5. multzoa

 

 

  • Okzitaniarrak
  • Cimbriarrak
  • Serviarrak
  • Errumaniako kroaziarrak.

Azkenak
PSC irabazi ditu hauteskundeak Katalunian, eta independentismoak kolpe latza hartu du

Itxura guztien arabera, PSCko Salvador Illa izango da Generalitateko hurrengo presidentea, norbait izatekotan. Bestela, hauteskundeak errepikatzeko aukera dago. Egungo presidente Pere Aragonés eta ERCk jaitsiera handia izan dute. Abstentzioa %41ekoa izan da.


Hiru itun zail Kataluniako Generalitateko presidente izateko

Kataluniako Parlamentuko gehiengo independentistaren galerak eta hemizikloa eskuinerantz eta espainolismorantz biratzeak gobernagarritasuna zailtzen dute. Maiatzaren 30eko Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak, Amnistiaren Legea bozkatu behar duenak, eta ekainaren 9ko... [+]


Materialismo histerikoa
Isilean


Eguneraketa berriak daude