Europar Batasunaren habeak zartatu dira Atenasen

  • Ez egin negar Greziagatik, egin negar Europar Batasunagatik. Europak aspaldiko mendeetan eduki duen egitura ekonomiko handiena barrutik sitsak janda dagoela ikusi da Grezian.


2015eko uztailaren 08an - 07:52

Ez da, ordea, ekonomia kontu soila. Diseinu instituzional eta politiko osoa dago une honetan auzitan. Ziento bat adituk esan du asteotan euroaren sorrera huts egitea izan zela… ondoren gehitzeko kontua  ez dela txanpon bakarrean atzera egitea. Beranduegi da horretarako.

Grezia eurotik kanporatzeko mehatxu egiten duen Wolfgang Schaüble gorrotatuari Frantziatik Emmanuel Macron ministroak erantzun dio Twitterrez bozketaren bezperan: “Ezezkoak irabaziko balu igandean Grezian, ez genuke tratatu beharko Versaillesko itunean bezala”. Alegia, kontuz 2015ean Grezia tratatzearekin I. Mundu Gerraren ostean Alemania bezala: hala nagusitu zen nazismoa…

Manuel Castells soziologoak idatzia du Greziaren eta EBren arteko gatazkaren oinarrian dagoela herritarren burujabetza galtzea. Syrizari ez onartzean gaia Greziako legebiltzarrera eramatea, Europako indar faktikoek oinperatu nahi zuten ez bakarrik nazioen burujabetza, herritarren burujabetza ere zanpatu nahi zuten. “Hau da, teknikoek erabakitzen dute zer mespretxatu. (..) Legitimitatea galdu duten politikarien lekua teknodiktadura batek hartzeko joera ikusten da”.

Baina urrunegi iritsi dira Europar Batasuna kudeatzen duten burokratak. Diseinu eta jokabide aldaketa ez da minik gabe gertatuko. Jacques Sapir ekonomialari frantses ezagunak esan du inor ez dela Bruselasen ausartzen esatera Europak ez duela funtzionatzen. “Greziako krisia ez da garrantzitsua herrialde horren pisuagatik (eurogunearen BPGren %2) baizik eta Europa barrutik leherrarazten ari den krisi larria azaleratzen duelako”.

Grezia, Snowdenek argitara atera dituen informazioak, Ukraina… krisi larriak, EBren gobernatzeko eraren arazo sakonak salatzen dituztenak. “Politika txarrak burutu ostean, horien eragin txarrek ez diete ondoriorik ekartzen errudunei. Europar Batasunaren dimentsio bat hilda dago. Ez dakit EB osotasunetik zenbat salbatu ahalko den, baina hondoratzeko moduko prozesu kezkagarri eta arriskutsua ari gara ikusten sistemaren muinean bertan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Syrizaren erronka
2020-07-16 | Mikel Eizagirre
Yanis Varoufakis
"Troikaren itzuleraren beldur bazara, badituzu horretarako arrazoiak. Troika itzuli egingo da"

Greziako Finantza ministro ohia susperraldi-funtsaren inguruko negoziazioez mintzatu da El Diario.es egunkariari eskainitako elkarrizketan. Asteburu hontan egingo da goi-bilera, eta Europar Batasuneko herrialdeek koronabirusaren efektuak leuntzeko funts komuna jasotzeko... [+]


Itaka

Itakan antzeztu du uda honetan Tsiprasek finantza erreskatearen amaiera. Abuztuaren 21ean emandako liturgia hartan solemnitate handiz mintzatu zen Odisea modernoaren bukaeraz.

Greziako kontinentearen mendebaldeko kostaldean dago Itaka, itsaso jonikoan. Handik mendebaldera,... [+]


2017-01-25 | Zabaldi
Nazioartea
Elkartasuna eta desobedientzia berriz ere kriminalizatuak

Iragan uztailaren 27an, Zabaldiko bi kide, brigada internazionalisten prestakuntza lanean ari ziren Tesalonikan. Hurriyako etxea hustua izan zen eta bi kideak atxilotuak. Urtarrilaren 26an, ostegunean, epaituak izanen dira.


2016-10-13 | ARGIA
Tsipras: "Ez dugu etsiko zorra berregituratzea lortu arte"

Syrizaren bigarren kongresuan Alexis Tsiprasek ikusmin handia sortu duen hitzaldia egin du. Aurrera begirako politika marraztu du greziar presidenteak. Hibai Arbide kazetariak jarraitu du ekitaldia Twitter bidez.


'Osasun Grexitik ez!' diru gabeko greziarrak hiltzera ez kondenatzeko

Europako oligarkiak ezarritako politika ekonomikoak bere murrizketekin Greziaren osasun sistema publikoa Hirugarren Mundukoen mailaraino hondoratu duenean, milaka mediku, zaintzaile eta klase guztietako herritar ahalegintzen dira artatzen dirurik ezagatik bazterrean geratutako... [+]


Eguneraketa berriak daude