Alde Hemendik herri mugimendua aurkeztu dute hainbat herritarrek Altsasun. Larunbat honetan izango da lehenengo ekimena eta “indar okupatzaileak” Euskal Herritik joan daitezela eskatuko dute.
Agoitz, Altsasu, Bilbo, Durango, Eibar, Elizondo, Galdakao, Gernika, Laudio, Leitza, Lekunberri, Iruñea, Oñati, Ordizia eta Zarautzen egingo dira manifestazioak.
Euskal Herriko polizia eta militar kopuruak Europar Batasunak proposatutako ratioak hirukoizten dituela salatu dute antolatzaileek; 23.800 daude guztira, mila biztanleko sei.
Berriak argitaratu duenez, azken hiru urteetan %7 egin du gora Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren agenteen kopuruak Hego Euskal Herrian.
Alde hemendik! dinamikaren hastapenak (Topatu.infO:
Beste bideo hau zabaldu dute Alde Hemendik ekimenaren antolatzaileek:
Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]
1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.
Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]