Eskola Ibiltaria egingo du IAk, harremanak sendotu eta borroka-ildoez eztabaidatzea xede

  • Uztailaren 25 eta 28 bitartean, “Urrats bat marraztuz etorkizunean” lemapean Eskola Ibiltaria egingo dute Ikasle Abertzaleek. Sakana zeharkatuko dute, Irurtzunen hasi eta Altsasuraino, helburu izanik ikasturtean zehar landu dituzten borroka lokal eta ildo ezberdinak elkarbanatzea, komunean jarri eta horien inguruan hausnartu eta formatzea, eta uda dela baliatuz, "euskarazko aisialdi proposamen aparta" mahaigaineratzea.

Sakana zeharkatuko du aurten IAren Eskola Ibiltariak.

2018ko maiatzaren 24an - 10:12

Hiru etapatan banatuko da Eskola Ibiltaria: Irurtzun-Uharte Arakil (Uztailak 25), Uharte Arakil-Etxarri (Uztailak 26) eta Etxarri-Altsasu (Uztailak 27). Egun bakotzari dagokion herrira iritsita, bazkari herrikoiaren ondoren, hitzaldi eta tailerrak egingo dituzte, eta 27an kontzertuak ere izango dira.

"Ikasturteko hamaika borroken poderioz, Euskal Herriko hezigune ezberdinak astindu ditugu ikasutrte osoan", adierazi du IAk. "Ikasle gelen aldeko aldarriak, errebalidei planto egiteko dinamikak, Herri unibertsitateak edo gaur egungo hezkuntza errefuxatzeko Martxoaren 21eko greba izan dira inflexio-puntuetako batzuk; uda badator ordea, eta ez dugu gelditzeko asmorik".


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude