Uztailaren 25 eta 28 bitartean, “Urrats bat marraztuz etorkizunean” lemapean Eskola Ibiltaria egingo dute Ikasle Abertzaleek. Sakana zeharkatuko dute, Irurtzunen hasi eta Altsasuraino, helburu izanik ikasturtean zehar landu dituzten borroka lokal eta ildo ezberdinak elkarbanatzea, komunean jarri eta horien inguruan hausnartu eta formatzea, eta uda dela baliatuz, "euskarazko aisialdi proposamen aparta" mahaigaineratzea.
Hiru etapatan banatuko da Eskola Ibiltaria: Irurtzun-Uharte Arakil (Uztailak 25), Uharte Arakil-Etxarri (Uztailak 26) eta Etxarri-Altsasu (Uztailak 27). Egun bakotzari dagokion herrira iritsita, bazkari herrikoiaren ondoren, hitzaldi eta tailerrak egingo dituzte, eta 27an kontzertuak ere izango dira.
"Ikasturteko hamaika borroken poderioz, Euskal Herriko hezigune ezberdinak astindu ditugu ikasutrte osoan", adierazi du IAk. "Ikasle gelen aldeko aldarriak, errebalidei planto egiteko dinamikak, Herri unibertsitateak edo gaur egungo hezkuntza errefuxatzeko Martxoaren 21eko greba izan dira inflexio-puntuetako batzuk; uda badator ordea, eta ez dugu gelditzeko asmorik".