Erronkariko ekitaldi faxista bertan behera, herritarren protestek bultzatuta

  • Hispania Verde talde ultraeskuindarrak ekitaldia deitua zuen igandean Erronkarin. Herrian denbora apur bat eman ostean alde egin dute, Guardia Zibilek babestuta, bertan bildu diren herritarrek bultzatuta.


2014ko maiatzaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bertaratutakoek Naiz hedabideari kontatu dietenez, 12:30etan erakunde ultraeskuindarreko kideak Erronkarira iritsi ziren Guardia Zibilak eskoltaturik. Ordurako, ehunka pertsona bilduta ziren herriko zubian "Faxismoaren aurrean, Erronkari tinko!" lemapean.

Ultraeskuindarrak herriko plazara iritsi, pankarta bat zabaldu zuten eta megafonoekin hitz egiten hasi ziren. Bertaratukoak zalaparta sortzen hasi ziren, besteak beste motozerrak erabiliz, bilkura faxistako adierazpenak entzun ez zitezen.

Herritarren presio eta protestak medio,  Hispania Verdeko kideek atzera egin zuten eta betiere Guardia Zibila babesturik, autobusera igo ziren. Herritarrak pozik gelditu dira emandako erantzunarekin, erakunde ultraeskuindarrak deituriko ekitaldia ezin izan zutelako behar bezala egin.

Ultraeskuindarrak ekologismoa instrumentalizatzen

MSR Mugimendu Sozial Errepublikarra talde faxistarekin loturak ditu Hispania Verdek. Ekologismoaren munduan barneratzeko tresna dela salatzen dute askok, animalien aurkako tratu txarren kontrako Pecta plataformarekin batera. Hain justu, hartz arrearen aldeko ekimen moduan aurkeztua zuten Erronkariko elkarretaratzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antifaxismoa
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!