Ehunka lagunek errefuxiatuen aldeko martxa bana egin zuten igandean Donostian eta Iruñean. Erakunde publikoei eskatu zieten errefuxiatuak jasotzeko erraztasunak eskain ditzaten.
Donostian manifestariak “Ongi etorri errefuxiatuak. Elkartasuna” zioen pankartaren atzean ibili ziren Saguesetik Haizearen Orraziraino. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak deitu zuen protestara, eta bertan izan ziren Eritrea, Siria, Afganistan eta Ekuatore Gineako iheslari batzuk. Amaieran, plataformako bozeramaile Juantxo Dominguezek esan zuen gizakien oinarrizko eskubide eta askatasunen aurka jarduten ari direla Europako gobernuak.
Iruñean, “Europa gotorlekuari ez” lema erabili zuten manifestariek. Martxan zehar irudikatu egin zituzten pertsona errefuxiatuen ihesa, Mediterraneoa zeharkatzeko saiakeran horietako askoren heriotza, eta Europara heltzean topatzen dituzten hesien eraistea. Pertsona guztien migratzeko eskubidea defendatu zuten, baita eskubide eta baldintza egokietan jasotzeko ere. Horretarako, Nafarroako Gobernuari galdegin zioten eskumenak har ditzala berehala, eta benetako harrera egiten has dadila.
Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]
HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.
Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]
Bi lagunen arteko elkarrizketan onarrituta, munduan egun dauden arazo eta desorekez hitz egiten duen dokumental laburra da Iraia Irazusta eta Beñat Goiaren lana. Bereziki Ekialde Hurbileko errefuxiatuen krisian jartzen dute fokua otordu baten bueltan bildu diren bi lagun... [+]
"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]
Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]
Igandean egin du erreskatea Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]
Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.
Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]
Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]