Erreferendumaren data eta galdera "datozen egunetan" zehaztuko duela jakinarazi du Kataluniako Gobernuak

  • Independentziaren erreferenduma Espainiako Estatuarekiko akordiorik gabe egitea erabaki zutenetik, lehenengo bilera egin dute Kataluniako alderdi soberanistek. Kataluniako Gobernuak jakinarazi du “datozen egunetan” kontsultarako data eta galdera adosten saiatuko dela.

Ane Eslava Serrano @eslavaane
2017ko maiatzaren 30a
Kataluniako alderdi soberanistek astelehenean egindako bilera. (Arg.: EFE)

Carles Puigdemont, Oriol Junqueras eta Neus Munte izan dira gobernuaren ordezkariak, eta horiez gain Junts Pel Sí, PDeCAT, ERC, CUP, MES, Democrates eta Podem alderdietako ordezkariak egon dira. Catalunya en Comú-k ez du parte hartu, eztabaida gunea Erreferendumaren Aldeko Itun Nazionala (PNR) izatea nahi duela argudiatuta.

Bileraren helburua alderdien iritziak jasotzea zen, Espainiako Gobernuak erreferendumaren negoziaketetan emandako ezezkoen ondorioz. Balorazio positiboa egin dute parte-hartzaileek, baina erabaki zehatzik hartu ez dutela adierazi dute. Neus Munte Kataluniako Gobernuko bozeramaileak esan du “datozen egunetan” data eta galdera ezartzea “ezinbestekotzat” dutela.

Anna Gabriel CUPeko legebiltzarkideak eskatu du hurrengo bileran “erreferendumaren bermeen eta nazioarteko jarraipenaren gaiak jorratzea”, eta Espainiako Estatuaren “diskurtso errepresiboaz” ohartarazi du.

Saez de Santamaria: “Puigdemontek erreferenduma egin nahi du, herritarrei entzun beharrean”

Espainiako Gobernuko presidenteorde Soraya Saez de Santamariak erreferenduma Kongresuan proposatzera gonbidatu du Puigdemont. Jarraian, “negoziaezina” dela esan du eta kritikatu du Kataluniako presidenteak galdeketa egin nahi izatea, “herritarrei entzun beharrean”. Azkenik, ziurtatu du popularrek Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiaren babesa dutela.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Katalunia independentziarantz kanaletik interesatuko zaizu...
2019-03-24 | Karmelo Landa
Zer aldatu da, zer alda daiteke?

Sendo itxura ematen duten egitura politikoak ere ez dira betiko izaten. Europar Batasuna kilin-kolon dabil. Espainiako Estatua, berriz, zalantza-balantzan. Zer aldatu da, bada? Euskarriak.

Estatu espainiarrari begira, 78ko Erregimena deituak bi operazio nagusi burutu zituen finkatze-bidean. Bata, langile mugimendua integratzera abiatua, ezkerreko alderdiekin eta sindikatuekin itunak egin,  haiek estatu zaharberrituaren muga estuetara erakarriz. Bigarrena, aldiz, estatu barruko nazioak... [+]


2019-03-24 | Saioa Baleztena
Betona Comín. Duintasuna aldarri
"Errepresioaren lehen erronka betidanik izan da banaketa"

Frankismoak jazarritako Alfonso Comín kazetari eta politikariaren alaba, eta Toni Comín ERCko diputatu erbesteratuaren arreba da Betona Comín (Bartzelona, Herrialde Katalanak). Mundu duinagoaren aldeko borrokan, Giza Eskubide Zibilen Aldeko Elkarte Katalaneko kidea, ANCko idazkari nazionala eta Omnium Culturaleko bazkidea da.


2019-03-15 | Xabier Letona
Trapero mitoa erori da?

Edo bere burua espetxetik libre nahi duen gizona azaleratu da? Galdera bien erantzuna baiezkoa da seguruenik. Josep Lluis Trapero Mossoen buru ohiak katalan independentisten epaiketan egindako deklarazioak Trapero independentistaren mitoa eroriarazi du. Orain lekuko gisa jardun du eta auzi  honen epaia ateratzen denean epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, matxinada delitua leporatuz.


2019-03-13 | ARGIA
Procésa epaitzearen aurkako Madrilgo manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte

ANC Asanblea Nazional Katalanak antolatuta, manifestazioa egingo dute martxoaren 16an Madrilen, Procésaren kontrako epaiketa salatzeko. Euskal Herritik ere autobusak antolatu dituzte, Zutabe Antifaxista lelopean. Bilbon, Iruñean eta Gasteizen eman daiteke izena.


2019-03-11 | Patxi Azparren
Independentismoa "erreseteatu"

Informatikaz ezer gutxi dakigunok ere badakigu noizean behin ordenagailuak “erresetatu” behar ditugula. Programak abiadura bizian aldatzen dizkigute eta sarritan ordenagailuak ohartxoak bidaltzen dizkigu. Eguneratu ezean, dena mantsotzen da eta azkenean ordenagailu bera erabilezina bilakatzen da.


2019-03-10 | Santi Leoné
GAIZKI ERRANKA
Erregimena, titular bakarrean

El Correok dio Urkulluk erran duela Puigdemontek bide unilaterala hartu zuela kalea “matxinatzen ari zitzaiolako” –komatxoak El Correorenak dira: hitzez hitz biltzen omen du titularrak Urkulluk errandakoa–.


2019-03-06 | ARGIA
Guardia Zibila Kataluniako parlamentuan sartu da, erreferendumarekin lotutako faktura bila

Katalunian 2017ko urriaren 1ean egin zen erreferenduma bultzatu zuten buruzagi independentisten aurkako epaiketa martxan den bitartean, Guardia Zibileko agenteak parlamentu autonomikoan sartu dira, erreferendumarekin lotutako faktura bila.


2019-02-27 | ARGIA
Kataluniako independentistek epaiketaren lehen zatia irabazita, lekukoen txanda hasi da Madrilen

Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren lehen faseak akusatuen aldeko argazkia utzi du. Asteartean amaitu ziren auzipetutakoen deklarazioak Carme Forcadell Kataluniako palamentuko presidente ohiaren eta Jordi Cuixart Òmnium Cultural erakundeko presidentearenak.


Katalunia, itzaltzen ari den prozesu baten kronika

Guztiak du hasiera bat eta amaiera bat. Bizitza bera, bere osotasunean, definitzen duen prozesu bat da hau. Prozesu berdina ikus dezakegu bizitza politikoari dagokionez.


2019-02-21 | ARGIA
Greba orokorra Katalunian

Independentzia prozesuaren kontrako epaiketa salatzeko, greba eguna egiten ari dira ostegun honetan Katalunian. Prozesu independentistari lotutako hirugarren greba orokorra da, CSC Intersindikalak deituta. Lehenengo orduetatik, hainbat errepide moztu dituzte CDRek, AP-7a eta C-58ª kasu. Garraioa, hezkuntza eta merkataritza sektoreetan izango du eragin handiena grebak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude