Errauskailurik gabeko Orkoienen, festa eta musika

  • Igandean ospatu zuten Orkoiengo bizilagunek biomasa errausteko planta bertan behera utzi izana, proiektua eteteko albistea urtarrilean jaso bazuten ere.


2014ko otsailaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Azken 24 hilabetetan aurrera eramandako ekintza garrantzitsuenak irudikatzen zituzten informazio panelak ezarri zituzten bizilagunek

Orkoien Osasuntsu plataformak 1.300 alegazio egin  eta hainbat ekitaldi antolatu ditu, 2009ko abenduan lehenengoz erraustegi proiektuaren albistea argitaratu zenetik.

Hilean 300 tona egur erreta argindarra sortzeko asmoz eraiki nahi zen biomasa planta eta orduro 30 kilo gas toxiko aireratuko zituen.

Errauskailuaren eraikuntza geldiarazita, igandean eman zioten Orkoien Osasuntsu herri plataformaren lanari amaiera. Azken 24 hilabetetan aurrera eramandako ekintza garrantzitsuenak irudikatzen zituzten informazio panelak ezarri zituzten bizilagunek Orkoiengo Euskal Herria plazan, baita Naforensa konpainiaren  aurka erabili dituzten dokumentu eta txostenak ere.

Zorion eta esker hitzak luzatu dizkiete herri ekimeneko kideek bi urteotan lanean aritu diren herritarrei: “Zorionak Orkoieni geratzen zaion ingurune natural bakarra inbadituko zuen piztiari bidea moztu diogulako”. Garaipena Orkoiengo bizilagunena dela azpimarratu dute: “Herriaren borondatea politikari eta enpresari batzuen zekenkeria eta ikuspegi ezari gailendu dakiokeela erakusten duen guztion garaipena izan da hau”.

“Nahi izanez gero badaitekeela” baieztatu eta erakutsi dute Orkoiengo bizilagunek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Orkoiengo biomasa errauskailua
2014-01-14 | ARGIA
Orkoiengo biomasa errausteko planta bertan behera utzi du Gobernuak

Nafarroako Orkoienen biomasa errausteko eraiki nahi zuten plantaren asmoa bertan behera utzi du Nafarroako Gobernuak, sustatzailea den Naforensak ez dituelako proiektuak aurrera jarraitzekotan Gobernuak eskatuak zizkion zenbait xehetasun azaldu. Nafarroako Gobernuko Ingurumen... [+]


Eguneraketa berriak daude