Erdoganek esan du Afrin “setiatuko” duela

  • Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek esan du Siriaren menpeko Kurdistanen dagoen Afrin barrutia “setiatuko” duela hurrengo egunetan.


2018ko otsailaren 21ean - 12:45
Recep Tayyip Erdoganek Turkiako presidentea (Arg: Daily Sabah)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Badirudi operazio motela ari dela izaten, baina ez gara Afrinera joan parean jartzen zaigun dena suntsitzera. Eremu bizigarri eta seguru bat bihurtzera joan gara, eta horrek denbora behar du. Afrin erdialdea inguratuko dugu datozen egunetan”, jakinarazi du Erdoganek.

Damaskoren aldeko miliziak Afrinera sartu ziren asteartean kurduen baimenarekin, eta Turkiak bonbardatu egin zituen barrutira iritsi zirenean, tentsioa areagotuz. Errusiak Turkiako eta Siriako gobernuei eskatu die gatazka “elkarrizketa zuzenekin” konpontzeko.

Daily Sabah-en abera, Herriaren Babes Unitateko (YPG) 1.715 pertsona hil ditu Turkiak Afrin inbaditzen hasi zenetik, orain 33 egun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Siriako gerra
Eguneraketa berriak daude