Erandioko Kalezulo gaztetxea desalojo arriskuan dagoela jakinarazi dute

  • Hainbat epaiketa eta borrokaren ostean, prozesua amaierara iritsi da. Erandioko Kalezulo gaztetxea desalojo aginduaren zai geratu dela jakinarazi dute gaztetxeko kideek sare sozialen bitartez. Auzolana egingo dute urtarrilaren 5ean, bertan dagoen materiala gordetzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 4an - 10:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Kalezulo gaztetxea desalojo aginduaren zai geratu da, prozesamendu zibilaren bukaera eman delarik", azaldu dute gaztetxeko kideek euren sare sozialetako kontuetatik. Momentu honetatik aurrera gaztetxearen etorkizuna ez dagoela batere garbi adierazi dute: "Ziurrenik, sei urtez Erandio zein inguruetako birika izan den gazteontzako espazio aske hau itxiko dute epe oso motzean". 

Gaztetxearen barruan dagoen materiala lehenbailehen ateratzeko, auzolana antolatu dute urtarrilaren 5ean goizeko hamarretan. "Geroz eta esku gehiagoren artean, geroz eta hobeto egingo dugu", adierazi dute gaztetxeko kideek. 

 

Albiste hau Topatu.eus-ek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude