Enric Juliana Iruñean: “Eta Kataluniako Gobernuak hartu zuen inora ez zeraman bidea”

  • Analista fina da Enric Juliana, La Vanguardia-ko zuzendariordea. Madrildik jarduten du ohikoan eta asteazkenean Iruñean izan zen Kataluniako prozesuari buruzko bere interpretazioa eskainiz, Gogoa Foroaren eskutik. Urriaren 10ean zen etortzekoa, baina bertan behera utzi zen hitzaldia, bere herrialdean independentzia aldarrikatu behar zen egun horretan. Hala izan zen, baina 5 segundu iraun zuen: Puigdemontek aldarrikatu eta bertan behera utzi zuen.


2018ko urtarrilaren 12an - 11:48
Enric Julianak Iruñean eman zuen hitzaldina, joan den urtarrilaren 10ean. (Arg.: X. Letona) Enric Julianak Iruñean eman zuen hitzaldina, joan den urtarrilaren 10ean. (Arg.: X. Letona)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ohi moduan datu asko jarri zituen mahairen gainean bere analisirako, ondo jarrita ere gertaeren bere interpretazioari eusteko: katalanismoa duela 100 urte, Primo de Rivera, José Luis Rodriguez Zapateroren Estatutu proposamena, PPren blokeoa, Auzitegi Konstituzionala, PdCAT eta ERCren arteko lehia, sare sozialak, Europa…

Dena joan zen ziztu bizian ia bi orduko jardunean. Ondorio bat nabarmendu zuen Julianak: “Prozesuak eskuetatik ihes egin zien protagonistei. Bi arrazoiengatik: bat, edo ez zekitelako nora zihoazen; edo bi, beldurragatik, egoera horietan oso logikoa eta ulergarria dena”.

Aste honetako ARGIA aldizkarian Julià de Jòdar CUPeko diputatu ohiak ere antzeko ondorioa ateratzen du eta dio Kataluniako Gobernuko agintariek ez zutela espero urriaren 1eko arrakasta eta atzera egin zutela egoerak eskuetatik alde egingo zien beldurrez. Jakina, ondorio bertsua baina interpretazio desberdinak egiten dituzte: Jòdarrek Errepublikaren bideari ihes egin ziotela dio eta Julianak, aldiz, “inora ez zeraman bidea hartu zutela”.

Une giltzarria

Julianak ezpal asko moztu zituen bere azterketan, baina bere aburuz hari bat giltzarri izan zen une batean egoera atzeraezina bihurtzeko: “Urriaren 25-26ko goizaldea. Gobernua bilduta zegoen, eta  Puigdemontek erabakia zuen jada hauteskundeak deitzea. ERC ozta-ozta isildu zen, baina eutsi egin zion egoera apurtzeari eta onartu zuen. ‘Beno, sinatuko dut dekretua eta listo’, finkatu zuen lehendakariak. Baina Santi Vila kontseilariak esan zuen gobernu serio batek ezin zuela halako dekretu bat goizaldean sinatu. Eta orduan eguerdira arte itxarotea erabaki zuten. Gero, goiz osoan zehar sekulako zarata sortu zen gizartean, Puigdemont traidoretzat hasi zen ikusten, bere alderdiko dimisio hots batzuk, sareak sutan… eta hor izorratu zen dena. Orduan Puigdemontek bermeren bat eskatu zion bitartekari lanetan ari zen Urkulluri [Iñigo] eta Espainiako Gobernuak ezin zuela, Puigdemontek urratsa ematen bazuen erantzungo zuela, baina aurretik bermerik eman gabe. Beranduegi zen, zegoeneko ez zen hura geraraziko zuen liderrik eta inora ez zeraman bidea hartu zen".

Horren guztiaren ondorio izan zen 27an Legebiltzarrean gertatu zena: “Munduan izan direnen arteko independentzia aldarrikapen tristeena egin zutela han bildutakoek. Bazekiten zer zetorren. CUPek bakarrik zuen matxinadaren ideia buruan”.

Beste kontsiderazio asko eta interesgarriak ere egin zituen Julianak hitzaldian zehar, baina aipamenik ez edo oso zeharka errepresioari, demokraziari, negoziazioaren irtenbideari… Berak argi du: “Ez naiz independentista. Sinesten dut Espainia plural horretan eta Kataluniarentzat ahalik eta autogobernu mailarik handiena nahi dut”.

“Independentismoa da nagusi”

Argi ikusten du azken hauteskundeek Madrilgo mito bat bota dutela hankaz gora: “Uste zuten partehartzea %80ra gerturatuz, konstituzionalismoak irabaziko zuela, baina ez da hala izan. Zer gertatzen da? Independentismoak erakutsi duela gehiengoa dela, baina ez dela %50era iristen”. Galderen tartean ez zen denborarik izan galdetzeko ea zer gerta zatekeen iritsi izan balitz edo etorkizunean iristen bada. Bera ere ez zen abiatu bere kabuz bide horretan.

Hitzaldiaren hasieran ere iritsi zen muga horretara, Francesc Cambó XX. mende hasierako Liga Erregionalistako buruzagi historikoaren zita bat aipatuz: “Katalan bakoitzaren barruan da separatista bat”. “Esaldiak irudikatzen du –zioen Julianak– arazoa oso aspalditik datorrela, eta independentzia probabilitate bat dela Katalunian. Hor da gakoa, hori da gaur egungo galdera handia, ea irudigarria den hori, egingarria ere baden”. Julianak ez zion gakoari heldu.

Eta orain zer Katalunian? “Ikusi behar, baina JxCat-en bada sektore bat gobernu teknikoa bultzatu nahi duena, gobernu-buru batekin eta kudeaketan oinarrituko dena, enpresariekin eta Madrilekin zubiak berreraikiko dituena”. Hau da, egiazko lehendakaria Puigdemont litzateke, baina errealitatean gobernu-buru teknikoa nagusituko litzateke eta “Puigdemontek ez du ikusten bide hori, berak ez duelako bukatu nahi Bruselako parkeetan usoei jana ematen”.

Zentralismoaren mamua

Madrilgo norabidea argiago ikusten du: “Gobernuak beldurra zion 155. artikuluari, baina orain beldurra galdu dio berau indarrean jartzeari. Estatuko protagonistei buruzko zehaztapena ere egin zuen Julianak botere judizialaz galdetu ziotenean. Kataluniako aferan ez du bakarrik Rajoyren Gobernuak erantzun, egitura juridikoa ere bete-betean sartu da, eta ez, askotan esaten den bezala, Gobernuaren bultzadaz, bere ekimenez baino. “Epaileak ari dira jokatzen gaur egun Madrilen bizi den izpirituarekin. Justizia mundu bat da bere horretan, Estatuaren sakoneko parte bat, eta egun doktrina berri bat ari da finkatzen. Azkenean paradoxa bat gertatuko da, politika Auzitegi Konstituzionalak egingo duela eta ez legebiltzarrak, egiazki egin behar duenak. Bitxia izan da, Espainiako Parlamentuak ez du ia ezer egin auzi osoan”.

Eta zer antzematen da doktrina berri horretan? Zentralismoaren indartzea, azken urteetan dagoeneko gertatzen ari dena, publikotik pertsona batek bere galderan gogorarazi zion gisan. “Urtarriletik aurrera Espainian lehia bizia izango da zentro-eskuineko PP eta C’s-en artean, eta honek Espainia plurala eta autonomikoaren ideien lokartze gisako bat ekarriko du”.

Ez du egoera erraza ikusten PPrentzat. “EAJren zeregina giltzarri izan daiteke”, batez ere Katalunian egoera baretzen denean PPk bilatuko duelako jeltzaleek 2018ko aurrekontua sostengatzea, iaz bezala: “Horrek egonkortasuna emango lioke Rajoyri”. Egoera gaitza ikusten du, alabaina, eta bere ustez ez da baztertu behar Rajoyk hauteskundeak aurreratzea eta hauek datorren urteko udal hauteskundeekin batera izatea. “Jende asko mugitu behar izaten da udal hauteskundeetan eta prestaketa denbora handia behar da, horregatik ia urtebete lehenago hasten da hauen prestakuntza. Ikusiko duzue, datorren maiatzean dagoeneko zarata handia entzungo da”.

“Europarekin erratu ziren”

Europan ere antzeko zerbait gerta litekeela dio: “Estatuen ondoan erregioak ere azaleratu behar zirela azpimarratu zen Delorsen [Jacques] garaian, eta orain aldiz, Estatuek erabateko lehentasuna dutela azpimarratzen du Junckerrek [Jean-Claude], eta ezin dela erregioen eta estatuen arteko gatazka bultzatu”. Europaren zereginaz galdetuta bere ikuspegia oso argia da: “Kataluniakoari buruz hainbat ikuspegi daude EBko estatuen artean, baina posizio politiko bat finkatu da eta Espainiari babes osoa eman zaio. Kataluniako Gobernuan erabat erratu ziren pentsatzean EBk bestelako jarrera izango zuenik, are gehiago Brexita gertatu ondoren”.

Gogoa Foroak bere webgunean du hitzaldi osoa eta ikusi nahi duenak helbide honetan ikus dezake. 

 

 

 

 


Azkenak
2025-07-07 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Jaiak ere, gizonenak?

Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]


Israelek onartu ostean, Hamasek esan du 60 eguneko su-etena “berehala” ezartzeko prest dagoela

Hamasek jakinarazi du Palestinako erresistentziako beste taldeekin hitz egin duela AEBek, Egiptok eta Qatarrek proposaturiko meniaz, eta "pozik" hartu dutela. 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar askatzea,... [+]


2025-07-07 | Estitxu Eizagirre
Lurraldeko ogi ekologikoaren balio nutrizionalak aztertu dituzte HoBBea proiektuaren baitan

HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]


Tauromakia “bekatua” dela salatu dute talde antitaurinoek Iruñean

AnimalNaturalis eta PETAk manifestazioa egin dute Iruñeko Udaletxearen aurrean, tauromakia bekatua da lelopean.


“Ezin dugu kikildu fatxerioaren aurrean. Ez dira pasako!”

Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]


BRICS+ taldeak Trumpen muga zergak gaitzetsi ditu, eta honek %10 igotzea mehatxu egin die

BRICS+ taldeak hamazazpigarren gailurra egin berri du Rio de Janeiron, eta herrialde parte hartzaileek oharra argitaratu dute Trumpen muga zergak eta Iranen aurka eginiko erasoak gaitzetsiz. Erantzun gisa, AEBetako presidenteak mehatxu egin die "Amerikaren aurkako... [+]


BSH eta Billabesetako langileek babesa adierazi diote elkarri Iruñeko kaleetan

BSHko langileek mobilizazioa egin dute larunbatean Iruñean, eta Billabesetako langileen babesa jaso dute. Billabesetako langileek manifestazioa burutu dute egun berean. BSHko langileeak enpresaren Bruselako egoitzan bilduko dira astelehenean, Europako Batzordeko Enplegu... [+]


2025-07-07 | Ahotsa.info
Iruñerriko mugimendu feminista: “Antolatuta gaude eta autodefentsa feministaz erantzungo dugu”

Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.


Bost haur dituen familia bat etxegabetu dute Bilboko San Frantzisko auzoan

AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]


Eduardo Ibero (Yala Nafarroa)
“Eskerrak eman nahi dizkiogu Iruñeko jendeari, beraien bultzadarekin heldu gara txupinazoa botatzera”

Eduardo Ibero, Lidon Soriano eta Dyna Kharrat, Yala Nafarroa Palestinarekin plataformako kideek, 2025eko sanferminei hasiera eman dion suziria piztu dute.

 


2025-07-07 | Imanol Muro
Zergatik Joxe Azurmendi euskal gazteontzako?

Euskaraz hitz egiten duen gure herriak zortea izan du azken mende erdi luzean zehar gure herriari buruz pentsatzen aritu den figura bat edukitzegatik. Joxe du izena eta Azurmendi abizena. Oharkabean pasa daitekeen izena da. Bere obra milaka eta milaka orrialde emankorrek osatzen... [+]


BBCk Israelen alde egitera behartzen dituela salatu dute bere langileek

BBCko 100 langile baino gehiagok gutun bat argitaratu dute hedabideak Israelen alde duen jarrera salatzeko. Modu anonimoan egin dute, bestela "ondorio larriei" egin beharko lieketelako. Erresuma Batuko kultura eta komunikazio arloko beste 300 pertsonek ere sinatu... [+]


Martutenek emandako ihesaldi dantzagarrienak 40 urte

Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».


Eguneraketa berriak daude