'El Diario Vasco'-ren egoitza saldu diote Amenabar higiezinen enpresari

  • Sociedad Vascongada de Publicaciones SA enpresak El Diario Vasco egunkariaren egoitza saldu dio Amenabar higiezinen enpresari, 18,5 milioi euroren truke. Horrela, egunkariak Donostiako Igaran daukan egoitzaren salmentaren bidez 10,5 milioi euroko gainbalioa eskuratu du El Diario Vasco-ren editoreak.


2021eko uztailaren 02an - 08:48
Azken eguneraketa: 10:49
Argazkia: Google Maps

Martxoan Donostiako Udalak beste hirigintza hitzarmen bat sinatu zuen Sociedad Vascongada de Publicaciones SA enpresarekin, eta horren bidez, Igaran duten lursailean 250 etxebizitza eraikiko dituzte. Horietatik 100 etxebizitza publikoak izango dira –kopuru osoaren %40a–. “Jarduera honek aukera ematen du etxebizitza babestuen bizitegi-eskaintza handitzeko, eta hornidura publikoak handitu eta hobetzeko. Ibaeta auzoaren gainerako zatian integratutako hirigintza garapena da, eta bizitegi inguruneari jarraipena ematen dio kalitateko espazio publikoekin, eremu horretan lehendik daudenak osatzeko”, azaldu zuen Eneko Goia alkateak.

Hirigintza proiektuari Izadi Enea izena jarri diote, eta Amenabar eraikuntza enpresa arduratuko da eraikitzeaz. Udalak eta enpresak sinatu duten hitzarmenak 21.600 metro karratuko hirigintza eraikigarritasuna proposatzen du. Horietatik, 21.000 metro karratu bizitegi erabilerarako izango dira (12.600 sustapen libreko etxebizitzarako, 4.200 babes sozialeko etxebizitzarako eta 4.200 etxebizitza tasaturako), eta 600 metro karratu merkataritza erabilerarako.

Plaza handi bat sortuko da erdian, hegoaldera irekitako berdeguneekin, etxebizitzak iparraldera eta mendebaldera banatuz, eta ipar-mendebaldeko izkina dorre baten bidez okupatuko da. Iparraldeko beheko solairuak eta dorrea tokiko eta merkataritzako ekipamenduetarako izango dira, eta gainerako espazioa gune librerako izango da.

2022ko apirilaren 28ra arte ahalko du egunkariak orain arteko egoitza erabili.

*ARGIAren eguneraketa

Donostiako EH Bilduk salatu du "etxebizitzaren arazoa izugarria" izanik, babes ofizialeko etxebizitzen %50 baino gutxiago duten proiektuak ez onartzeko. Eta proiektu honek ez duenez baldintza hori betetzen, horregatik direla hain "zifra handiak".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diario Vasco
Puigdemontek "ihes egin" zuela zioten hedabideek Juan Carlos I.a "joan" dela diote orain

Kataluniarrek aukeratutako presidentea Belgikara joan zenean, boterearen hegalpean aritzen diren hedabideek Puigdemontek "ihes egin zuela" adierazi zuten edo "justiziari izkin egiteko ihesalditzat" jo zuten titular handitan. Orain, Francisco Francok... [+]


Eguneraketa berriak daude