EHZ elkarteak brigada antolatu du Notre-Dame-des-Landes erresistentzia gunera

  • Abuztuaren 20tik 28ra herri brigada antolatu du Euskal Herria Zuzenean elkarteak Notre-Dame-des-Landesera, burujabetzaren ildotik doan egitasmoa ezagutzeko asmoz.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko uztailaren 19an - 11:28
Mobilizazio bat Notre-Dame-des-Landesen (Arg.: AFP).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aste honetan bertan Hego Euskal Herrian izan dira: Donostiako Kaxildan hitzaldi bat eman zuten, Gernikako Astra ezagutzera joan ziren ondoren, Errekaleor auzo askea bisitatu eta Galdakaoko Ortuondo gaztetxera joan ziren. Elkar ezagutza horretan pausu bat harago emateko nahia adierazi du Hartzea Lopez Aranak: "Ikasi eta ikusiko dugu burujabetza eraikitzea posible dela kolektiboki egiten bada" . 

Mota askotako egitasmoak garatzen dituzte bertan, burujabetza praktikan jarriz: auto-eraikuntza, emazteen harrera lekua... EHZ elkarteak brigadaren bidez parte hartzaileek bertan antolatzen dituzten eremuak jorratzea du helburu. Interesatuak diren pertsonek izena eman dezakete ekimenaren emailean: ehzadista@yahoo.com.

Iazko urrian, Ipar Euskal Herriko militante talde bat joan zen lehenengo aldiz Notre-Dame-des-Landesera. Geroztik harremanetan egon dira, eta Hartzea Lopez Arana EHZko kideak dioenez, "Notre-Dame-des-Landeseko egoera ezagutu dugun gisa berean, haiek gurea ari dira ikasten".

Aste honetan bertan Hego Euskal Herrian izan dira: Donostiako Kaxildan hitzaldi bat eman zuten, Gernikako Astra ezagutzera joan ziren ondoren, Errekaleor auzo askea bisitatu eta Galdakaoko Ortuondo gaztetxera joan ziren. Elkar ezagutza horretan pausu bat harago emateko nahia adierazi du Hartzea Lopez Aranak: "Ikasi eta ikusiko dugu burujabetza eraikitzea posible dela kolektiboki egiten bada" . 

Mota askotako egitasmoak garatzen dituzte bertan, burujabetza praktikan jarriz: auto-eraikuntza, emazteen harrera lekua... EHZ elkarteak brigadaren bidez parte hartzaileek bertan antolatzen dituzten eremuak jorratzea du helburu. Interesatuak diren pertsonek izena eman dezakete ekimenaren emailean: ehzadista@yahoo.com.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!