Abuztuaren 20tik 28ra herri brigada antolatu du Euskal Herria Zuzenean elkarteak Notre-Dame-des-Landesera, burujabetzaren ildotik doan egitasmoa ezagutzeko asmoz.
Aste honetan bertan Hego Euskal Herrian izan dira: Donostiako Kaxildan hitzaldi bat eman zuten, Gernikako Astra ezagutzera joan ziren ondoren, Errekaleor auzo askea bisitatu eta Galdakaoko Ortuondo gaztetxera joan ziren. Elkar ezagutza horretan pausu bat harago emateko nahia adierazi du Hartzea Lopez Aranak: "Ikasi eta ikusiko dugu burujabetza eraikitzea posible dela kolektiboki egiten bada" .
Mota askotako egitasmoak garatzen dituzte bertan, burujabetza praktikan jarriz: auto-eraikuntza, emazteen harrera lekua... EHZ elkarteak brigadaren bidez parte hartzaileek bertan antolatzen dituzten eremuak jorratzea du helburu. Interesatuak diren pertsonek izena eman dezakete ekimenaren emailean: ehzadista@yahoo.com.
Iazko urrian, Ipar Euskal Herriko militante talde bat joan zen lehenengo aldiz Notre-Dame-des-Landesera. Geroztik harremanetan egon dira, eta Hartzea Lopez Arana EHZko kideak dioenez, "Notre-Dame-des-Landeseko egoera ezagutu dugun gisa berean, haiek gurea ari dira ikasten".
Aste honetan bertan Hego Euskal Herrian izan dira: Donostiako Kaxildan hitzaldi bat eman zuten, Gernikako Astra ezagutzera joan ziren ondoren, Errekaleor auzo askea bisitatu eta Galdakaoko Ortuondo gaztetxera joan ziren. Elkar ezagutza horretan pausu bat harago emateko nahia adierazi du Hartzea Lopez Aranak: "Ikasi eta ikusiko dugu burujabetza eraikitzea posible dela kolektiboki egiten bada" .
Mota askotako egitasmoak garatzen dituzte bertan, burujabetza praktikan jarriz: auto-eraikuntza, emazteen harrera lekua... EHZ elkarteak brigadaren bidez parte hartzaileek bertan antolatzen dituzten eremuak jorratzea du helburu. Interesatuak diren pertsonek izena eman dezakete ekimenaren emailean: ehzadista@yahoo.com.
Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra