Milaka pertsona unionismoak Bartzelonan egin duen manifestaziorik handienean

  • Milaka lagun bildu zen atzo Bartzelonan, bertan inoiz egin den manifestazio unionista handienean. Antolatzaileek milioi bat pertsona bildu zirela diote, Udaltzaingoak 350.000 eta okupatutako kaleen espazioaren araberako zenbaketek 170.000 eta 200.000 artean.


2017ko urriaren 9an - 09:31
Unionismo espainiarrak Bartzelonan inoiz egin duen manifestaziorik handiena egin zuen atzo. Unionismo espainiarrak bartzelonan inoiz egin duen manifestaziorik handiena egin zuen atzo.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Aski da! Berreskura dezagun zentzua” lelopean egin zen Kataluniako Gizarte Zibilak (SCC) deitutako manifestazioa. PPren eta C’s-en sostengua izan zuen, baina PSCko lehen lerroko hainbat buruzagi ere izan ziren bertan. Autobus eta tren ugari Espainiatik etorri ziren jendez beteta, SCCk espainiar guztiei egin baitzien dei Bartzelonara joateko.

Manifestazioa isila zen berez, baina etengabeko oihu artean egin zen eta horietako errepikatuena “Puigdemont espetxera” izan zen. Ez zen espetxeratze eskaera bakarra izan, Mossoen buru Josep Lluis Traperorentzat ere desio bera aldarrikatu  baitzen, eta etengabe leporatu zioten traidore bat izatea. Manifestazioa zaintzen zuten mossoek irain asko entzun behar izan zituzten eta manifestari talde batek haien furgoneta bat kolpatu zuen.

Mario Vargas Llosa idazleak eta Josep Borrel PSOEko ministro ohiak hitz egin zuten amaieran, lehenak aipatu zuen Generalitatea egiten ari zena estatu kolpea zela eta nazionalismoak odolez eta hildakoz jantzi duela duela Europa. Borrellek gogorarazi die manifestariei, “epailea izango dela espetxera nor doan” erabakitzen duena, eta kaba katalana kontsumitzera gonbidatu zituen.

“TV3, non dago?” ere sarri entzun zen, baina telebista horretako langileek arazoak izan zituzten zuzenean jarduteko eta erabaki zuten logorik gabeko mikrofonoak erabiltzea. Telebista katalanak hainbat zuzeneko konexio egin zituen manifestazioan zehar. EITBko talde batek ere ezin izan zuen bere lana behar bezala egin Teleberriarentzat, manifestari talde bat mikrofonoa kentzen saiatu zelako. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.