Ehun egun erantzunik gabe, Zaldibarko zabortegian luizia gertatu zenetik

  • "Ehun egun aski da" lelopean egingo dituzte elkarretaratzeak Elgetan 19:00tan eta Zallan 20:00tan. Zaldibarren ere burutu dute 13:30etan.


2020ko maiatzaren 16an - 16:19
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Egia zor digute, informazioa, herritarron galdera eta aldarrikapenek erantzunak merezi dituzte". Horra zer berresten duen Zaldibar Argitu plataformak agiri bidez. Ehun egun pasa dira Zaldibarko zabortegiko luizia gertatu zenetik eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak zabor artean desagertu zirenekin. Bi desagertuen gorpuak atzematea "lehentasuna" izan behar dela oroitarazten du plataformak, horren alde "buru-belarri ezartzea" eta "behar diren baliabideak" exijituz.

"Berriz ez gertatzeko bermeak"

Gertatutakoa "berriz ez gertatzeko bermeak" galdetzen ditu Zaldibar Argitu-k. Hondakinen kudeaketak esku pribatuen esku ezin duela egon argi du plataformak: "Hondakinen kudeaketa ezin da saldu, ezin da dirua sortzeko makina bilakatu, ezin ditu batzuen interesak eta besteen diru goseak elkartu". Kudeaketa "publikoa, zentzuzkoa eta zuzena" aldarrikatzen du plataformak.

Otsailaren 6an gertatu zen ezbeharra eta laster etorri zen koronabirusaren izurriteak ondorioztatu konfinamendu garaia, egia eta erantzunak jasotzeko asmoz bideratu presio sozial eta herritarraren bidea doi bat zailduz. Manifestazioa egin zuten otsailaren 15ean, "Zaldibar argitu orain, egia zor digute orain" lemapean. Leihoetatik eta balkoietatik elkartasun mezuak helarazteko ekimena ere antolatu zuen plataformak apirilean, konfinamendu garaian.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!