Emakumeak borrokan

EH Bildu eta Aranzadiren artean liskarra sortu duen Pio XII etorbidearen plana onartu du Iruņeko Udalak

  • Iruñeko Udalak Pio XII etorbidearen berritzea onartu du. Milioi eta erdi euroko aurrekontua du planak eta  sei hilabetetan has daitezke lanak. Proiektu honen harira tentsioa izan da azken asteetan alkatetza duen EH Bildu eta udal gobernuko Aranzadi taldearen artean.

Xabier Letona @xletona
2017ko maiatzaren 24a
Iruņeko Pio XII etorbidea.

Pio XII Iruñeak duen etorbide handietako bat da, ospitaleetara eta Nafarroako Unibertsitatera jende gehiena bideratzen duena. Udalak onartu berri duenaren arabera, horrela banatuko da etorbidea, norabide batean zein bestean: oinezkoentzako espaloia, bizikleta bidea, zerbitzu bidea (zama lanak, edukiontziak…), eta bi bide garraioarentzat; horietako batean garraio publikoak lehentasuna izango du.

Gaur eguneko etorbidearekiko aldaketa nagusiak honakoak dira: egun den aparkaleku erreila kentzen da eta, bizikleta eta zerbitzu bideak jarri. Dena egin nahi da nahiko modu malguan, aldaketak edo hobekuntzak eginez gero oso garestiak izan ez daitezen.

EH Bildu eta Geroa Bairen botoekin onartu da plana, eta Mugikortasun batzorde teknikoaren onespena ere badu. Aranzadik ez dio baiezkorik eman gobernu batzordean, baina planak hobekuntzak dituela onartu du eta berau hobetzeko lan egingo duela adierazi.

Aranzadiren ustez, onartutako planaren akatsik handiena da zerbitzu publikoarentzat bakarrik izango den erreil edo biderik ez izatea, bere ustez horrela bakarrik murriztu daitezke autobus denborak. Horrela, halaber, auto kopuruaren trafikoa %20 gutxituko litzateke. Aranzadik ez du ulertzen EH Bilduk Donostian autobusentzat erreil bakarra proposatzea eta Iruñean gauza bera ez onartzea.

Orain planaren parte hartze prozesua hasten da, etorbide inguruko auzokide, merkatari eta gainerako eragileen iritziak jasotzeko. Udalaren planetan, irailaren amaierako proiektua idatzia egon liteke behin-betiko, azaroaren amaieran lanak hasi eta 2018rako bukatua legoke.

Ondorengo txioak Aranzadik etorbidea nola ikusiko lukeen erakusten du:

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Mugikortasuna  |  Nafarroako politika  |  Iruņea

Mugikortasuna kanaletik interesatuko zaizu...
Parte-hartzerik gabeko mugikortasun politikek eragile sozialen haserrea eragin dute Gasteizen eta Bilbon

Bilbon asteazken eta ostegunean SUM Bio'19 mugikortasun jasangarriaren inguruko kongresua egiten ari dira, Petronor eta Bilboko Udalak antolatuta. Horren aurrean, ingurumenarekin eta garraioarekin kezkaturiko taldeek manifestua kaleratu eta elkarretaratzea egin dute. Gasteizen berriz, hainbat eragile sozialek mugikortasunaren elkargunea utzi dute, udalaren parte-hartze politikarekin desadostasunak dituztelako.


2019-01-30 | ARGIA
Taxi eta AIG zerbitzuekin bildu da Jaurlaritza, EAErako araudia garatzeko asmoz

Taxia eta Alokairuko Ibilgailu Gidariduna (AIG) ereduak “modu harmonizatuan elkarbizi daitezen”, zerbitzuok arautu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak, eta bi ereduetako ordezkariekin bilera egin du.


2018-11-23 | ARGIA
500 bizikletarentzat aparkaleku sare segurua eskainiko du Iruņeko Udalak

Iruñeko hamar tokitan eskainiko dira aparkalekuak eta bi fasetan garatuko da, erdia 2019an eta beste erdia 2020an. Azpikontrata bidez kudeatuko da eta 370.000 euro bideratuko dira zerbitzua aurrera ateratzeko.


2018-11-15 | Iņigo Igartua
Tolosaldea Buseko langileek akordio "ona" adostu eta bederatzi hilabeteko greba utzi dute

Duela hilabete Tolosaldea Bus enpresarekin zerbitzua azpikontratatzearen inguruko negoziaketekin hastea lortu ostean, besteak beste %15eko soldata igoera adosten duen akordioa gauzatu dute langileek.


2018-10-07 | Irati Elorrieta
Maite dugu itxarotea

2018ko uda bero honetan, aireportuetako kaosaren lekukoak: etxetik irten (Londresen) eta, 26 ordu geroago, Bartzelonako lost and found-eko ilaran lan-ordu pare bat gehiago galtzen ari den emakumea. Amsterdametik Stuttgartera heltzeko, nahi gabe, bi gau hotelean pasa dituzten aita-semeak, hauek ere eskuko maletarik gabe. Bilbon beharrean, Gasteizen goizeko hiruetan lur hartu ondoren autobusean sartu dituztenak. Lau hegalditarako bi mostradore daude zabalik, eta (auskalo noiz hasi duten bidaia)... [+]


Oreka

Hogeita hamar urte igaro dira Paris eta Londres lehen aldiz bisitatu nituenetik. Automobilez joan ginen eta Mantxako kanala ferryan zeharkatu genuen; aipatu hiriburuetan automobilez ibiltzeko ez genuen arazo berezirik izan.

Aurten antzeko ibilbidea egin dugu, baina ez gara hiriburuetan automobilez sartzera ausartu. Londresen kasuan, Folkestone hirian hartu genuen ostatu, 120 km-ra, eta Londresera hurbiltzeko 50 minutu behar zituen tren azkarra erabili genuen. Trenak bide zahar berritutik... [+]


2018-07-23 | ARGIA
Iruņea erdiguneko mugikortasun plana: auto gutxiago eta autobus eta bizikleta gehiago dabil

Iruñea erdiguneari eragiten dion mugikortasun planak hamar hilabete bete dituenean, hainbat datu eman du Udaltzaingoak. Herritarren ohiturak aldatzen ari direla sumatzen da.


CAFek 300 milioi euroan erosi du autobus-enpresa poloniar bat

Solaris enpresa oso ezaguna da mugikortasun elektrikoa erabiltzeagatik hiriko garraioetan.


Metroa eta jendarte arrakala Gipuzkoan

Jadanik badira hiru-lau urte Donostialdean pil-pilean dagoen eztabaida ezarri nahi diguten metroaren harira. Tren proiektu honek Irun-Hendaia eta Donostia hurbilduko ditu, bai denboran, baita maiztasunean ere, ahazteke RENFEren zerbitzua. Agintarien arabera, Donostia eta Zarautz ere lotuko omen ditu, baina ez dute esaten zer-nolako abiadura hartuko duen trenak, oraindik XX. mende hasierako bide egitura baitauka ibilbide horrek, bikoiztu gabe gainera.

Tren proiektu horren ondorio larri bat... [+]


Emantzipaziora bizikletan

New York, 1851. Elizabeth Smith Miller emakumeen eskubideen aldeko ekintzaileak bere ustez arrazionalagoa zen janzkera erabiltzen hasi zen: orkatiletan edo belaunetan biltzen ziren galtza zabalak eta gainetik soineko eta gona laburra.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude