"Azken hilabeteotan geure blogek erakutsitako malenkoniaz ari naiz (...) Idazten dugu, idazten badugu, idazten dugunean. Idazten dugu. Gutxik. Batzuk urtebete daramate lerrorik idatzi gabe. Inork ezer esan al die? Inor ohartu al da? Bakarra ote naiz? Eta, ohartu badira, zergatik ez dute deus esaten? (...) 'Egin behar delako' gaude hemen, eta ' egin behar delako' segitzen dugu hemen, inori pitorik axola ez arren, inork idatzi ez arren, eta, okerragoa dena, inork irakurri ez arren (...) Geure burua modernotzat dugu, aitzindaritzat, eta ez gara itsas bazterrean 'body board'-a egiten dabiltzan umeak baino, surfistei inbidiaz begira, noizbait gu haiek bezala izango garelakoan. Besteek egiten badute, guk ere". (2007-07-13)