EAEn berrikusi diren lan-kontratuen %44tan iruzurra aurkitu du Jaurlaritzak

  • Maria Jesús San José Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak emandako datuen arabera, iaz EAEn egindako 7.860 kontratutan legeari iruzur egin ziotela atzeman dute. Kontratu horiek legea betetzeko eraldatu egin behar izan ziren.


2019ko otsailaren 20an - 13:45
Asteazken honetan eman ditu datuak Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailak (argazkia: Irekia).

Guztira 17.991 kontratu berrikusi zituen Jaurlaritzaren Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak 2018an. Asteazken honetan aurkeztu dute iaz egindako lanari dagokion txostena eta datu esanguratsuak eman ditu.

“8.000 kontratu inguru eraldatu ditugu, guztira ia 18.000 berrikusi ondoren. Alegia, berrikusitako kontratuen % 44k legeari iruzur egiten zioten, eta orain finkoak edo/eta lanaldi osokoak izatera pasa dira. Lau halako handitu dugu aurreko urteko emaitza. 2017an, 2.000 kontratu eraldatu ziren, eta orain, berriz, 8.000”, azaldu du San Josék.

Horretaz gain, iaz 832 arau-hausteren gaineko zigorrak ezarri zituen Laneko Ikuskaritzak, guztira 5,6 milioi eurokoak. %42ko hazkundea da hori Jaurlaritzaren arabera, 2017ko datuekin alderatuta.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan ikuskaritza
2023-01-03 | Leire Artola Arin
Barruko arropan geratzera behartu dituzte Kuwait Airwaysen azafata izateko lan eskaintza batean

Lan Ikuskaritza ofizioz ikertzen ari da Meccti kontratazio enpresa, emakume horien duintasunaren eta oinarrizko eskubideen aurka egin duelakoan. Azafatek kontatu dute aukeraketan jasandakoa: gorputza, hortzak, azala eta beste xehe ikuskatu zizkieten, eta ezaugarri fisiko horien... [+]


2020-12-02 | ARGIA
COVID-19aren aurrean Osakidetzak egindako "irregulartasunak" agerian utzi ditu Lan-Ikuskaritzak

Aurreikuspen falta, hamabi ordu baino gehiagoko lan-txandak, osasun zentro bakoitzean protokolo desbedinak... Azaro hasierako Espainiako eta EAEko Lan-Ikuskaritzaren txosten batek agerian utzi ditu COVID-19aren krisian Osakidetzan izandako hainbat “irregulartasun”... [+]


2020-07-22 | Mikel Eizagirre
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitu duenez, "maskara ez da derrigorrezkoa lantokian"

Uztailaren 15eko agindua malguagoa da lantokien barruan, eta negozioen esku uzten du “espazio bakoitzean egokiak ikusten diren neurriak” aplikatzea.

 


2020-07-09 | Mikel Eizagirre
Segurtasun distantziak betetzen ez dituzten enpresei isunak ezarriko dizkiela adierazi du Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuak hainbat “arau-hauste larri” zehaztu ditu pandemiarekin lotutako laneko arriskuen prebentzioari lotuta. “Langileen arteko 1,5 metroko distantzia ez bermatzea” edota “babes-ekipoak ez ematea” bezalako zabarkeriak zigortzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude