Milaka pertsona bildu dira larunbatean Donostian, Kontseiluak deituta "Euskaraz bizi nahi dut" lelopean. Anoeta estadioan hasi eta Bulebarrean amaitu da. Euskalgintzako ordezkari ugarik egin dute bat deialdiarekin, eta pankartaren atzean izan dira besteak beste, Juanmari Larrarte Berria taldeko kontseilari ordezkaria, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia, Jakes Bortairu Iparraldeko AEK-ko koordinatzailea eta Igone Lamarain Euskal Herrian Euskarazeko lehendakaria.
Politikariek euskararen egoera ona dela baina hobetu behar dela uste dute. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak azaldu du bere bizitzan zehar euskara bizi izan duen garai onenean dagoela, baina oraindik "asko" dagoela egiteko. "Guk gure eguneroko jardunean euskarari lehentasuna ematen diogu", adierazi du. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak esan du halako mobilizazioak egokiak iruditzen zaizkiola, eta poliki-poliki euskara Euskal Herrian normaltasun osoz onartzea dela xedea. Tasio Erkizia ezker abertzaleko kideak adierazi du: "Azken 30 urteetan urrats nabarmenak egin ditugu, batez ere, ezagutza aldetik". Hala ere, inflexio puntu batean gaudela azaldu du, eta pausoak eman behar direla. Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko euskara zinegotziak hizkuntzaren erabilerari erreparatu behar zaiola uste du.
Gizarte eragileak iritzi berekoak dira. Gaurko "argazkia" garrantzitsua iruditzen zaio Garbiñe Petriati Behatokiko kideari, eta Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaileak adierazi du egoera hobetu beharra dagoela, eta horretarako euskara erabiltzeko guneak sustatu behar direla.
Amaierako ekitaldia
Txalaparta hotsekin hartu dituzte manifestariak Boulevardean. Lehenik Ane izeneko donostiar batek hartu du hitza eta bere egunerokotasunean euskaraz bizitzeko dauzkan oztopoak azaldu ditu. Ondoren, Mikel Laboaren heriotzaren laugarren urteurrenarekin bat eginez, "Hitzak" abestia kantatu dute –azpian dago ikusgai, bideoan–, eta amaitzeko, Paul Bilbaok hartu du hitz. Kontseiluaren iritziz "pauso ausartak emateko garaia da". "Euskaraz bizi nahi dugu, euskaraz ez bada, ez delako bizitza guretzat". Hala ere, horretarako erabakiak hartu beharko dituztela azaldu du. "Gure garaia iritsi da, lagunok, euskaraz bizi nahi dugunon garaia".
Agerraldia egin dute euskalgintzako erakunde nagusietako ordezkariek, azaroaren 4ko manifestazioaren inguruko xehetasunak emateko. 17:00etan aterako da Euskaldunatik, 'Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat' lelopean. "Azken urteetako euskararen... [+]
Irailaren 22ko batzar orokorrean, Kike Amonarrizek, lehendakaritzan, lekukoa eman dio Irati Iciar oñatiarrari. Alea hedabideak Amonarriz eta Iciar elkarrizketatu ditu, eta besteak beste, azaroan egingo duten kongresuaz eta proposamenaz hitz egin dute. Euskara... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak "atsekabez" hartu du berria, baina atzerapenaren ostean onartuko duten esperantza du. Bestalde, gaurtik aurrera hizkuntza horiek erabili ahal izango dira Espainiako Kongresuan. Kontseiluak kezkaz hartu du euskal alderdietako politikariek... [+]
Ikasturtea abiatzearekin bat, eta urte politiko berrian ere Hezkuntza Legea erdigunean izango dela-eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Euskalgintzaren Kontseiluak sinadura bilketa hasi du, "lege horrek euskara gehiago izan dezan bermatu nahi duena".
Euskal Herria banatzen duten hiru eremu administratiboetan hezkuntzan euskararen egoera ezberdina izanik ere, guztietan aldaketak egitea beharrezkoa dela azpimarratu du.