Donibane Garazi, Irisarri eta Iruñea izango dira hurrengoak Libertimenduak egiten

  • Luhuson eman zioten hasiera Libertimenduen garaiari, joan den otsailaren 9an. Atzo, otsailaren 16an egin zuten bigarrena, Amikuzen. Otsailaren 23an Donibane Garazi, Irisarri eta Iruñean du hitzordua Libertimenduak. Azkenik, martxoaren 1ean emango diote amaiera, Esnazun.


2020ko otsailaren 17an - 13:02
Libertimendua egiten.

Iaz egin zuten lehen aldiz Libertimendua Iruñean, eta parte hartzaileen gogo handia ikusirik, aurten ere errepikatzea erabaki dute. Goizean goizetik hasita, karrikaingurua egingo dute alde zaharreko karriketan barna. Eguerdian, Santana plazan Iruinkokoa dantzatu ostean, bazkari irekia antolatu dute.

Esnazukoa, azkena izaki, ilusio bereziz ekingo diote egunari. Desfilean hasiko dute eguna, 10:30ean. Ondoren ibarreko eskolek emanaldia egingo dute, Zirtzil eta Karatoxen jokoak jarraiturik. Ezin bertsolariak falta, eta Miren Artetxe eta Aimar Karrika arduratuko dira giroa pizteaz. Aperitifa eta bazkariarekin bukatu dute egitaraua.

Dantza, herri antzerki eta bertsoaren bidez, libertitzeko eguna izaten da Libertimendua. Kritika zorrotzak botaz, botere harremanak iraultzeko xedez dabil Libertimendua. 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Libertimendua
2024-02-13 | Euskal Irratiak
Oier Araolaza
"Libertimenduak herrietako harremanak erregulatzeko eta egituratzeko tresnak dira"

Nehoiz baino negu epelagoa izanik ere, ihauteek udaberriari dei eginen diote. Ihauterietako asteburu gotorrena heldu da. Irisarrin Donibane Garazin, Donostiako Añorga auzoan edota Iruñean libertimenduak izanen dira, Irurin maskaradak eta Lapurdiko hamaika herritan... [+]


Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz

Libertimendu sasoi betean gara. Hartara, Euskal Herriko hainbat txokotan dantza, musika, antzerkia eta bertsoa uztartzen dituzten joko hauetaz gozatzeko garaia izateaz gain, aste hauek izaten dira momentu aproposena ere disziplina honi buruzko gora-beherei erreparatu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude