Donostiako Añorga auzoan dibertimendua egingo dute otsailaren 26an

  • Pasa den irailetik ari dira auzotarrak "Añorgako Dibertimendua" itxuratzen eta otsailaren 26an plazaratuko dute. Nafarroa Behereko libertimenduak oinarri hartuta, dantza, antzerkia eta bertso bidez jorratuko dituzte umorez egungo gaiak. Lau dantza sortu dituzte propio emanaldi honetarako eta "Giri" gida turistikoa izango da pertsonaia nagusia.


2022ko otsailaren 22an - 09:07
Azken eguneraketa: 10:31
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Añorgako Dibertimendua prestatzen ari direnek baloratzen dute ekimen honek balio izan diela auzotarrak elkartu eta inplikatzeko. 60 dantzari irtengo dira plazara otsailaren 26an, eta Arkaitz dantza taldeko kideek helduentzako hiru dantza eta haurrentzako dantza bat sortu dituzte berariaz. Egoitz Irazabalbeitia izan da entseguetan dantzariak gidatzen aritu dena.

Antzerkia lantzen eta zuzentzen Asier Sota aritu da, eta dibertimendua oso gogoko duen adierazpidea dela dio, "kaos ordenatua sortzen" delako. Maitane Goldarazena izango da antzezle nagusia, "Giri" gida turistikoaren larruan sartuko dena.

Dantzan hedabideak bideo zoragarria landu du Añorgako Dibertimenduaren azken entseguetako bat grabatuz eta jokalarien hitzak jasoz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Libertimendua
2025-02-03 | Euskal Irratiak
Antton Luku
"Egiazko urtats da inauterien momentua"

Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.


Antton Luku: Libertimendua, erro eta aldaketen artean
MULTIMEDIA - solasaldia

2024ko urrian Arrosa Elgenian Antton Lukuk eskainitako hitzaldia duzue honakoa, libertimenduen inguruan.


2024-02-13 | Euskal Irratiak
Oier Araolaza
"Libertimenduak herrietako harremanak erregulatzeko eta egituratzeko tresnak dira"

Nehoiz baino negu epelagoa izanik ere, ihauteek udaberriari dei eginen diote. Ihauterietako asteburu gotorrena heldu da. Irisarrin Donibane Garazin, Donostiako Añorga auzoan edota Iruñean libertimenduak izanen dira, Irurin maskaradak eta Lapurdiko hamaika herritan... [+]


2024-01-28 | Ahotsa.info
Iruinkokoa 2024, Iruñeko inauteri euskaldunak kaleak hartu zituen berriz ere
MULTIMEDIA - Albistea

Iruñeko inauteri euskalduna berriz ospatu da Alde Zaharrean. Zaldikon suziria bota ondoren karrikaz karrika ibili ziren eta, bukaeran, Santa Ana Plazan koko xuriek, koko beltzek, bertsolariek eta musikariek urteko gertakizunen laburpen ironiko eta barregarria egin zuten. ... [+]


2023-04-20 | Kanaldude
Hazparneko libertimenduak
MULTIMEDIA - erreportajea

Hazparne eta auzo herrietako zirtzilek umorez jorratu dituzte hainbat gai: herrriko obrak eta munduko pilota txapelketa, besteak beste. Emanaldian Haira Aizpurua eta Ramuntxo Christy bertsolariek abestu dute. 

Beñat Durruty Kanaldudeko laguntzaileak egidako... [+]


Zirtzilen liluraz, dantzarien funtzioaz

Libertimendu sasoi betean gara. Hartara, Euskal Herriko hainbat txokotan dantza, musika, antzerkia eta bertsoa uztartzen dituzten joko hauetaz gozatzeko garaia izateaz gain, aste hauek izaten dira momentu aproposena ere disziplina honi buruzko gora-beherei erreparatu eta... [+]


2023-02-23 | Kanaldude
Baigorriko libertimendua
MULTIMEDIA - Antzezlana

2022ko martxoan Baigorriko gazteek eginiko Libertimenduaren laburpena egin du Kanaldudek bideo honetan. Arrola taldeko dantzariek eta Patxi Iriart eta Mizel Mateo bertsolariek hartu zuten parte emanaldian, besteak beste.


2022-05-10 | Kanaldude
2022ko Hazparneko libertimenduak
MULTIMEDIA - erreportajea

Hazparneko libertimenduak herriko eta inguruetako dantzari, zirtzil, musikari, joaldun eta bertsolariak berriro bildu ditu eta hilabeteetako lanaren ostean, ikuskizuna eskaini diote jendeari. Eguraldia lagun, giro gozoan egin ziren dantzak, bertsoak eta antzerkia... [+]


2022-03-02 | Kanaldude
Baigurako libertimendua
MULTIMEDIA - erreportajea

Baigurako libertimenduek ireki dute 2022ko Baxe Nafarroko inauterien garaia. Aurten zortzi herrietako gazteak bildu dira dantzen eta zirtzilen jokoa prestatzeko: Bidarrai, Arrosa, Ortzaize, Irisarri, Suhuskune Makea, Lekorne eta Luhoso. Landutako gaien artean izan dira... [+]


2022-02-22 | dantzan.eus
Inauteriak 2022 oinarrizko egutegia

Herri batzuetan urtero moduko inauteriak izango direla adierazi da, beste zenbaitetan moldatu egin dituzte eta beste batzuetan bertan behera gelditu dira inauteriak. Sarrera honetan beste urteetan ospatu izan diren errituak zerrendatu ditugu, baina horrek ez du esan nahi aurten... [+]


2022-02-08 | ARGIA
Igande honetan Libertimenduak Donapaleuko kaleak hartuko ditu

Otsailaren 6an Bidarraiko plaza hartu ostean, Donapaleun ospatuko da igande honetan Amikuzeko Libertimendua.


2022-02-02 | dantzan.eus
Dantzariak zirtzilen plazak hartzera datoz, badatoz libertimenduak

Neguan jaun eta jabe izan dira zirtzilak, baina udaberria hurbiltzen ari den bezala dantzariak agertuko dira plazetan. Aurrez aurre edo elkarrekin izango dira Euskal Herriko zenbait plazetan antolatu diren libertimenduetan dantzariak, zirtzilak eta bertsolariak. Dantza,... [+]


2021-03-03 | Kanaldude
Libertimendua 2020 Amikuzen
MULTIMEDIA - ekitaldia

Kitzikatzank, Iruski eta Burgaintzi elkarteek antolaturik, usaiako libertimendu arrakastatsuak egin ziren Amikuzen. Luhuso-Makea-Lekorneko gazteek filmatu ikusgarriaren laburpen bat proposatzen dauku Martta Irigoien amikuztarrak.


2021-02-24 | Kanaldude
2020ko Garaziko libertimenduen laburpena
MULTIMEDIA - ekitaldia

Urtero bezala, Garazi eskualdeko gazteak elkartu ziren 2020ko otsailean Donibane Garaziko merkatu estalian, usaiako libertimenduen emaiteko. Publiko jendetsu baten aitzinean pasatu ziren dantzari, zirtzil eta bertsolariak.

Amikuzeko zirtzilek filmatu eta Kanaldudek eginiko... [+]


Donibane Garazi, Irisarri eta Iruñea izango dira hurrengoak Libertimenduak egiten

Luhuson eman zioten hasiera Libertimenduen garaiari, joan den otsailaren 9an. Atzo, otsailaren 16an egin zuten bigarrena, Amikuzen. Otsailaren 23an Donibane Garazi, Irisarri eta Iruñean du hitzordua Libertimenduak. Azkenik, martxoaren 1ean emango diote amaiera, Esnazun.


Eguneraketa berriak daude