Desagerturik segitzen du Kolesnikova Bielorrusiako oposizioko buruak

  • Oposizioko Koordinazio Kontseiluko kidea Bielorrusia eta Ukrainia arteko mugan atxilotu zuten atzo, irailaren 8an. Hiru emakume egon dira Aliaksandr Lukaxenka presidentearen kontrako mugimenduaren lehen lerroan: Kolesnikova bera eta erbesteratu behar izan zuten Svetlana Tikhanovskaïa eta Veronika Tsepkalo. Lituaniatik hitza hartuko du Tikhanovskaïak irailaren 8 honetan, bideokonferentziaz.


2020ko irailaren 08an - 10:54

"Kolesnikova atxiloturik da. Atxiloketa gunea ezin dezaket zehaztu baina atxilotua izan da, Bielorrusiatik ateratu ahal izateko erabili baldintzengatik". Horrela baieztatu du Bielorrusiako mugako poliziaren bozeramaileak Oposizioko Koordinazio Kontseiluko kidearen atxiloketa. Kolesnikovarekin batera, Anton Rodnenkov eta Ivan Kravtsov Oposizioko Koordinazio Kontseiluko kideak ere dira desagerturik irailaren 8az geroztik. Mugako poliziaren bozeramaileak zehaztu duenez, bi hauek lortu zuten mugaren zeharkatzea. Hala eta guztiz ere, zalantza handiak daude oraindik: "Ez da argi zeinek pasa duen muga; horrezgain, muga zeharkatu izana benetan gertatu da ala Bielorrusiaren propaganda elikatzeko asmatu da?" galdera luzatzen du demagun Gulliver Cragg kazetariak. Ezjakintasuna eta kezka dira nagusi une honetan, Kolesnikovaren berririk ez duelako inork.  Kolesnikovarekin batera borrokaren lehen lerroan egon diren Svetlana Tikhanovskaïa eta Veronika Tsepkalok ordea erbesteratzea lortu zuten aurreko asteetan. Lituaniatik hitza hartuko du Tikhanovskaïak irailaren 8 honetan, bideokonferentziaz.

Protestak, abuztuaren 9az geroztik

Abuztuaren 9az geroztik dabiltza protestan bielorrusiarrak Aliaksandr Lukaxenka presidentearen demisioa exijituz. Asteburu honetan ere atera dira kalera milaka herritar. Kolesnikova alderdi berri bat sortzeko lanean dabil eta, horretarako, preso sarturiko oposizioko kide Viktor Babarikorekin harremanetan zen atxilotua izan aitzin.

Presidentetzarako bozetan botoen %80 bildurik, oposizioak iruzurra egon zela salatu zuen eta geroztik mobilizaturik segitzen dute aurkariek. Hilketak, torturak zein atxiloketak, errepresio handia pairatzen dabiltza. Europako Batasunak gaitzetsi egin du Kolesnikovaren atxiloketa, eta baita manifestarien aurkako jazarpena ere. 1994az geroztik da presidente Lukaxenka.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bielorrusia
Bielorrusian arma nuklearrak zabaltzeko asmoak tentsioa areagotu du

Vladimir Putinek iragarri du prest daudela jada hamar hegazkin armak Bielorrusian zabaltzeko. Europak mehatxu egin dio Bielorrusiari, eta planarekin aurrera jarraitu ezkero "zigor gehiagorekin" erantzungo diola adierazi du.


2021-11-22 | ARGIA
Polonia eta Bielorrusia arteko mugako gertaeren “basakeria” salatu dute Gasteizen

Elkarretaratzea egin dute igande eguerdian, “Europa errudun” lelopean. Mugarik gabeko bide irekiak eta seguruak eskatu ditu Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba taldeak.


2021-11-11 | Leire Artola Arin
Polonia eta Bielorrusiaren arteko mugan harrapatuta segitzen dute 12.000 migratzaile inguruk

Gutxienez hamaika lagunen heriotzak erregistratu dituzte; zeroz azpiko tenperaturetan eta soldaduz inguratuta daude. Poloniak eta Europako Batasunak egotzi diote Bielorrusiari “nahita” bideratu izana migratzaileak mugara, estrategia geopolitiko gisa.


Eguneraketa berriak daude