Nola munduan hala gure herrian pandemia batek kolpatzen gaituen honetan, argi dago giza eta osasun zerbitzuak inoiz baino presio handiagoa jasaten ari direla, eta langile oro ahal duen guztia ematen ari dela, bizi dugun ekaitzaren kalteak ahal den heinean arintzeko.
Horrelako egoera batean, gogoan ditugu ere ataka gaiztoan dauden horiek, horietako asko larriki gaixorik ospitaleetan, euren biziagatik borrokan, beste asko etxean bakarrik, edo zaurgarriak diren senideak zaintzen, izan adinduak edo adingabeak.
Batzuek esango lukete hizkuntza ez dela inolaz ere lehentasuna larrialdiko egoera batean, baina errealitatea guztiz bestelakoa da.
Inoiz baino gehiago, guztiz beharrezkoa da pazienteek euren hizkuntzan arreta jasotzea. Estutasun egoera handiagoa izanda, paziente askok euren ama hizkuntzara jotzen dute, eta euskarazko zerbitzuen eskaintza aktiboak kalitatezko osasun arreta erraz dezake: pazienteen ebaluaketa, diagnostiko zehatza garaiz egitea, hala nola pazienteak jasotzen ari diren tratamenduak eta zaintzak hobeto ulertzea.
"Batzuek esango lukete hizkuntza ez dela inolaz ere lehentasuna larrialdiko egoera batean, baina errealitatea guztiz bestelakoa da"
Ez da euskaldunei dagokien afera soilik. Nazioartean sorturiko ebidentzia medikoak zera egiaztatu du: jendea komunikazio-arazoengatik hil daitekeela. Gogorarazi behar dugu ahultasun egoeran daudenek, etxean bakarrik daudenek, laguntza haien ama hizkuntzan jaso behar dutela.
Aintzat taldearen ustez, euskararen alde egitea, jendearen ekitatea eta justiziaren alde egitea da, giza eskubideen alde.
Osasun erakunde publikoek, Osakidetzak eta Osasunbideak, zein osasungintzako langile eta zerbitzu orok, euskarazko osasun zerbitzuak bermatu behar dituzte. Izan ere, osasun arloa da berdintasuna, ekitatea eta justizia ahalbidetzeko gunerik garrantzitsuena, batik bat gaixoak inoiz baino babesgabe eta laguntza behar handienean dauden ataka honetan.
Horregatik guztiagatik Osasunbidea eta Osakidetzari zera eskatzen diegu: osasun zerbitzuak euskaraz ematearen premia publikoki onar dezatela eta, aldi berean, osasun langileoi gogoraraztea maila goreneko arreta pazientearen hizkuntzan ematen dena dela. Oinarrizko giza-eskubidea da.
Adrian Zelaia.
Aitor Montes.
Joseba Fernandez de Retana
Aintzat taldearen izenean
Aintzat Osasungintza Euskalduntzeko Mugimendua
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".