Chillida Lekuk apirilean irekiko ditu berriro ateak


2019ko urtarrilaren 10ean - 12:02
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eduardo Chillida artistaren familiak azaldu duenez, Zabalaga baserriaren inguruan zaharberritze lanak egiten ari dira bisitari gehiagori harrera egin ahal izateko. Horrez gain, instalazioen "errespetuzko eguneratzea" egiten ari dira.

Krisi ekonomikoak eta erakundeen laguntza ezak bultzatuta itxi zuten museoa 2011n. Ordutik hainbat kultur ekitaldi egin da bertan, eta bisitak ere jaso ditu, baina mugatuak eta aurretiko hitzorduarekin. 2017an Houser & Wirth galeria suitzarrarekin sinatutako akordioari esker zabalduko dute apirilean, zehazteke dagoen egunean.

 

 

 


Eguneraketa berriak daude