Carola Racketen hariari eutsiz Salviniren legeen aurka ari dira beste hainbat GKE

  • Carola Rackete Sea Watch 3 ontziko kapitainaren desobedientziak oihartzun handia izan zuen munduan, eta Gobernuz Kanpoko Erakunde gehiago Salviniren legeen aurka egiten hasi dira migratzaileen bizitzak salbatzeko. Joan den larunbatean Alex belaontziak 41 migratzaile eraman zituen Lampedusako (Italia) portura baimenik gabe.


2019ko uztailaren 09an - 11:31
Alex belaontzia.

Tommaso Stella kapitainak Alex belaontzia porturatu zuen larunbatean, debekuei kasu egin gabe. 41 migratzaile zeramatzan ontziak, eta Lampedusako portuan lurreratzea lortu zuen. Carola Rackete Sea Watch 3 ontziko kapitainaren ekintzei jarraiki, Stellak debekuei ez die kasurik egin, eta orain ikertu egingo dute eta bere Mediterranea GKEa isundu.

Ontzi honez gain, asteburuan Alan Kurdi ontziak 65 migratzaile zeramatzan Lampedusako portura. Sea-Eye GKE alemaniarraren ontziak ez zuen baimenik bertan sartzeko, Maltak jasotzea onartu zuela argudiatuz. Ontzia Maltara bidean zela, Valletako (Malta) gobernuak azken orduan sartzeko debekua ezarri zion ontziari. Negoziazio luze batzuen ostean, Valletako portuan sartzea baimendu zion Maltak, baina ohartarazi zuen migratzaileak ez direla Maltan geratuko eta Europako beste herrialdetara bideratuko dituztela. Sea-Eyek salatu duenez, hiru pertsona bero kolpez jota zeuden ontzian, eta askoren egoera oso larria zen.

Salviniren aurka

Europako hainbat mandatari nekatu egin dira Salviniren politiketaz. Horst Seehofer Alemaniako Barne-Ministroa duela gutxi arte Salviniren posturen aldekoa zen, baina azken aldi honetan politikari italiarraren neurriak gehiegizkoak direla adierazi du Seehoferrek, eta bere neurriak aldatzeko eskatu dio. Honez gain, Seehoferrek adierazi du Alemania prest dagoela Italiara doazen migratzaile horiek jasotzeko, baina Salvinik desadostasuna agertu du horrekiko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude