‘Cara al Sol’ ereserki faxista eta Euskal Herriaren aurkako oihuak kantatu dituzte Tuterako festetan

  • Tuterako festen lehenengo egunean, uztailaren 25ean, egin zituzten kantuak herritar batzuek, zezen plazatik irtetean. “Frankismoa goratu eta normalizatu egiten dute”, adierazi du Edurne Egino Navarra Contigo-Nafarroa Zurekin koalizioko kideak. Alejandro Toquero UPNko Tuterako alkatearen isiltasunarekin kexu agertu da ezkerreko koalizioa.


2024ko uztailaren 29an - 11:06
Azken eguneraketa: 2024-07-30 09:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Cara al Sol kantatzen eta “ia ia ia puta Euskal Herria”, “a por ellos” eta “puta Pamplona, Tudela capital” oihu artean irten ziren hainbat herritar zezen plazatik Tuterako festetan, uztailaren 25ean. Bideoa sare sozialetan azkar zabaldu da eta ika-mika handia sortu du.

Edurne Egino Iruñeko Udaleko Contigo-Zurekin taldeko kideak  adierazpenak egin ditu Euskalerria irratian: “Frankismoa normalizatzeaz gain goratu ere egiten dute”, esan du. Tuterako Contigo-Zurekinek uste du “oso larria” dela zezen plazatik irtetean gertatutakoa, eta Alejandro Toquero Tuterako alkatea kritikatu du horren inguruan isiltasuna mantentzeagatik.


Irakurri gehiago: Tutera Euskal Herria Nafarroa
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.