Bozkatu aurretik, begiratu Zubieta gainera

  • Hilabeteko tartean deitu den bigarren hauteskunde kanpaina amaitzear da, bigarrenez deitu ga-tuzte bozka ematera igandean. Badator honenbestez, herriak hitza hartzeko ordua. Maiatzaren 26an, gertuko nahiz urrutiko erakundeak berrituko dituzte gure bozkek; udaletik hasi, Zubietako Herri Batzarretik segi, Gipuzkoako Batzar Nagusietatik igaro eta Europaraino helduko da gure ahotsa.


2019ko maiatzaren 27an - 10:21

Hautagai zerrenda anitzen artean, bat edo beste aukeratzeko arrazoiak ere hamaika edo gehiago izan ditzake bakoitzak. Bat ordea ezin aipatu gabe utzi. Oraintxe bertan isil samarrean egon arren, laster berriz ere albiste nagusi b-lakatuko den gunera begiratu, hauteslekura hurbildu baino lehen; Zubieta gainera. Esan beharrik ez ezta? Eraikitze lanak amaitzen ari dira, atzerapenik ez bada uda honetan bertan proben fasea abiarazi dezakete eta urrian martxan ikusi ahalko dugu herriko hainbat etxeetako leihoetatik, ikastolatik, Kaxkoko kaleetatik, Urdaiagatik, Andatzatik, Kalezarko etorkizuneko adinekoen egoitzatik...

Aldaketarik ez bada, aurrekaririk ez duen testuinguru berri batean barneratzera goaz laster. Hamarkada batetik gora, milaka lagun mobilizatu izan da Gipuzkoan inork etxe ondoan, ez beste inon nahi ez zuen erraustegiaren aurka protestatzeko. Kokagunea herriz herri “zozketatzen” ibili ziren garaietan, erraustegia eraikiko zen herria hautatu eta bertakoak nahiz ingurukoak kalean izan zituzten agintariek.

Zubieta behin betiko kokagune gisa hautatu arte. Artean, existitzen ez zen azpiegitura baten aurka mobilizatu ziren milaka gipuzkoar. Zulatu zuten Zubieta gaina, baina azpiegiturak eraikitzen hasi aurretik, eta herri borondateari bide emanez geldiarazi zuten erraustegia 2013ko azaroan, orduan Foru Aldundian agintean zen EH Bilduk. Gerora, herri borondatearen bide emateagatik zigortu zituzten. Gobernu aldaketarekin, foru agintari berriek 2015ean berriz ere proiektua abiarazi eta fase berri batean murgildu ginen; erraustegia itxura hartzen hasi zen orain bi urte.

Ordutik etenik gabekoak (literalki, gau eta egun, astelehenetik igandera) izan dituzte langileak lanean, esan beharrik ere ez zer nolako baldintzetan, lanak garaiz amaitzeko. Tarte honetan ere, milaka gipuzkoar mobilizatu dira, eragile ezberdinek deitutako ekimen anitzetan. Ezezkoa argia eta ozen askoa izan da.

Baina ezetza ezetz dela ulertu nahi ez eta entzungorrarena eginez segi dute erraustegia martxan ikusi nahi dutenek eta orain panorama berrian barneratzera goaz. Orain arte ezagutu ez dugun egoera berrian egon gaitezke laster. Amets gaiztoa errealitate bilakatzeko bidean, erraustegia kea dariola ikustera igaro gaitezke gutxi barru. Edo ez? Behin gelditzea lortu bazen, zergatik ez bigarrenez? Ezingo da izan egun batetik bestera, baina egoera aldatzeko bidean mugarri garrantzitsua izan litezke igandeko hauteskundeak. Erraustegia bai ala ez? Alderdi politikoak oso ongi definituak daude bi erantzun posibleon artean. Bozka bakoitza, erraustegia kea dariola ikustea erraztu edo eragozteko ezin garrantzitsuagoa izango da. Erantzunkizun osoa beraz gutako bakoitzarena. Erraustegiaren edo alternatiben aldeko erakundeetako eserlekuak ere jokoan izango dira maiatzaren 26an.

Artikulu hau Noaua-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu.


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude