Bizikleta zaharrak konpontzeko edo bigarren eskukoak erosteko diru-laguntzak izango dira Ipar Euskal Herrian

  • Baionako Txirrindola elkarteko Beñat Blazquezen arabera “igo egin da” konponketen eta bigarren eskuko bizikleten eskaria.


2020ko ekainaren 17an - 11:35

50 euroko diru-laguntzak eskaintzen ditu Frantziako Estatuak bizikletaren erabilpena sustatzeko asmoz. Neurria hirietara bideratuta dago batik bat, autoen erabilpena murriztera begira. Hala, Parisko Gobernuak proposaturiko proiektuak bizikleta zaharrak konpontzeko edo bigarren eskukoak erosteko laguntza izan nahi du.

Baionako Txirrindola elkarteko Beñat Blazquezek bizikleten konponketen nahiz bigarren eskuko txirrinden erosketen eskaerak gora egin duela nabari du. Izan ere, Gure Irratiari jakinarazi dionez, Baiona inguruan “geroz eta jende gehiago ari da bizikletan mugitzen”. Hori garraio publikoaren erabilpenaren murrizketagatik izan daitekeela susma daitekeen arren, “positiboa” dela uste du Txirrindola elkarteko kideak.

Blazquezen arabera, Baiona, Miarritze eta Angelu inguruetan “bizikleta-bide gutxi” zeuden lehen, eta haien arteko loturak, berriz, “ez ziren onak”. Bizikleta-bideak oraindik itxita dauden arren, COVID19-aren krisi garaian aldaketa nabari dela dio Blazquezek, eta elkarteak “begi onez” ikusten duela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mugikortasuna
'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Gaueko trenen bigarren aukera? Hegazkinaren alternatiba astiro doa

Gaueko tren bidaia arruntak desagertu egin ziren duela urte batzuk ia Europa osoan, airezko garraioaren mesedetan. Baina larrialdi klimatikoak hegazkin kutsagarriak alboratzera eraman du jende asko orain, eta ordu txikitako tren sarea berriz ere martxan jarri nahian ari dira... [+]


2023-11-21 | Jon Torner Zabala
Parisen, bidegorrien erabilera bikoiztu egin da urtebetean

COVID-19aren pandemiaz geroztik bizikleta gero eta gehiago dabil Parisko bidegorrietan. Trafiko gehien dagoen momentuetan, hiriburuko kale garrantzitsuenetako batzuetan bizikleta gehiago dabil autoak baino,  Pierre Breteau kazetariak Le Monde egunkarian jasotako... [+]


2023-10-29 | Jon Torner Zabala
Nola jan espazioa, espazioa jan duenari?

Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko... [+]


Eguneraketa berriak daude