ARGIA.eus

2020ko urriaren 25a

Euskarazko komunikazioa lehen lerroan

  • Kazetaritzak ere estutasun ekonomikoak bizi dituen garaiotan, baliabide gutxirekin lan ezin hobea egin daitekeela erakutsi dute aurtengo ARGIA sarituek. Topatu.info webgunea, Maite Asensio kazetaria, Eider Olazar esataria, Errigora ekimena eta Tribuaren berbak telebista saioa nabarmendu dira aurten. Deskargatu saridunen argazkia (egilea: Dani Blanco): Txikia (1 MB) / Handia (5MB)

ARGIA @argia
2014ko urtarrilaren 31
Goian: Eneritz Arzalluz (Topatu-ren izenean), Eider Olazar (Info7), Maite Asensio (Berria) eta Kike Amonarriz (Tribuaren Berbak programako ordezkaria). Beheran: Iraitz Salegi (Topatu); eta Xabier Gojenola eta Peru Aranburu (Errigora ekimeneko kideak)

PRENTSA IDATZIA

Maite Asensio Lozano, Berria

Berria egunkarian gizarte gaiak lantzerakoan, aintzat izan ohi du gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Maite Asensiok, genero ikuspegia duen kazetaritza hobea dela sinesten baitu. “Kazetaritzaren funtzioa bada arazoen erroetara joz informatzea, genero ikuspegia txertatzeak azalpen hobeak emateko aukera eskaintzen digu, hainbat gatazkatan sekulako eragina duelako generoak”.

Epaimahaiak ondorengoa nabarmendu du: "gizarte gaiak lantzerakoan sentsibilitate bereziarekin aritzen da eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari garrantzi handia ematen die. Ikuspegi feminista kazetaritza hobea egiteko ezinbesteko tresna dela erakutsi du".

Kazetaritza feminista indartzen doa eta Asensiok “luxutzat” du egunkari generalistabatean horrelako gaiak askatasunez jorratu ahal izatea. “Egunkariotan bi joera daude: albisteak oso ikuspegi androzentrikotik ematen ditugu, askotan emakume batengan izangoduen ondorioa kontuan hartu gabe, eta bestalde, erreportaje zabalagoak egiten dira gaiak hobeto lantzeko. Krisiarekin, baina, espezializazioa galtzen ari da”.

Horregatik, Berriak egindako apustua aitortzen du: “Saiatzen ari gara genero gaiak txukun lantzen erreportajeetan baina baita eguneroko albisteetan ere, batez ere, genero indarkeriaren ondorioz hilketa bat dagoenean, ikuspegi politikoa ere sartu eta azalduz zergatik hil duen emakume bat gizon batek, botere harremana zegoela, eta abar”.

IRRATIA

Eider Olazar Elduaien, Info7

Eguneko berri nagusien ondoren, gaurkotasuna zorroztasunez ezagutzeko aukera dute Info7ko entzuleek goizero Kale Gorrian irratsaioan. Eta horretarako prest izaten da mikrofonoaren bestaldean Eider Olazar, kolaboratzaile sare handi batekin. Hain zuzen ere, hauen ekarpena azpimarratu du Olazarrek, jasotako saria kolektiboa dela adieraztean.

"Gizarte gaiak, gai kulturalak lantzen ditu zorroztasunez, ondo komunikatuz eta mundu guztiaren ahotan dabilenaz gain inor gutxik lehen planora ekartzen dituenei protagonismoa emanez", adierazi du epaimahaiak.

Info7 baliabide ekonomiko mugatua duen hedabidea izaki, ezinbesteko lagun ditu teknologia berriak, eta sare sozialetan “erreferentzialtasuna” hartzen ari dela dio Olazarrek: 7.000 jarraitzaile ditu Twitterren eta 5.000 Facebooken. “Teknologia berrien bidez ahalik eta aukera gehien zabaltzea da gure apustuetako bat”.

Gainera, Kale Gorrian protagonista izan daitezkeen horiengana heltzeko bidea ireki dute sare sozialek: “Bestela zaila izango litzateke jende askorengana heltzea eta ahots ezberdinak biltzea lortzen da”.

TELEBISTA

Triburaren Berbak saioa, ETB1

“Urte askoren ondoren ETB1ek programazio osatua” izatea nabarmendu du Kike Amonarrizek, eta horretan Tribuaren berbak lekua izatearekin “pozik” agertu da, euskararen inguruko jakin-mina asetzen saiatzen baita astero. Lehen saioetan, euskarak munduko hizkuntzen artean duen lekua edo Lapuebla de Labarcako lehen euskaldun zaharra nor den aztertu du modu dinamiko, argi, jostari eta entretenigarrian.

Sorreratik nahi izan zuten publiko guztiengana iritsiko zen programa, horregatik, informazioa emateko adituen esanak eta bizipenak kontatzeko herritarren iritziak konbinatu dituzte. “Tribuak hitz egiten du, ez gara ari diagnosi hotzen inguruan, ez teoriaren inguruan, ari gara hizkuntzaren bizipenari buruz eta uste dut euskarak, zorionez, gure herrian emozio on asko sortzen dituela, indar soziala duela, sekulako atxikipena duela eta tribuaren kezka eta ilusioetako bat dela”, dio Amonarrizek. Euskararen egoera ona ez dela jakin arren,neurri batean, itxaropentsua eta indartsua dela nabarmendu nahi izan dute saioan.

Euskaraz ez ezik, honelako saio batek gaztelaniaz ere lekua izango lukeela uste du Amonarrizek: “Interesgarria litzateke horrelako programa bat erderaz ere egitea baina ezingo luke izan honen itzulpen zuzena”.

"Euskaraz bizitzearen ertz guztiak leuntzen saiatzen da hizkuntz jarrera positiboa sustatuz eta askotan euskarari buruz ezagutzen ez genituen kontuak plazaratzen ditu", aipatu du epaimahaiak saria ematean. "ETBren denboraldi berriko sorpresa politenetako bat izan da".

INTERNET

Topatu.info

Informaziorako webgune soila baino areago, hiru hankadun proiektu komunikatiboaren bitartekoetako bat da Topatu.info. Informazioarekin batera, formazioak, “gazteek elkarrekin ikasi eta ahalduntzeak”, eta hausnarketarako toki kolektiboakosatzen dute proiektua.

"Munduari gazteen ikuspegitik begiratzen dion webgune bat sarituko dugu gaur, informazioa dinamismo handiz ematen duelako formatu guztiak erabiliz eta gazteen artean gaurko gaiei buruzko eztabaida sustatuz", nabarmendu du epaimahaiak.

Gazte mugimenduak gizarteari bere ikuspegitik begiratzeko tresna da honakoa. Beraz, gazteak ditu informazio iturri, Iraitz Salegik azaldu duenez: “Mass mediek sortzen duten burbuilari zulotxo bat egin eta gure tokia egiteko tresnak herritarra izan behar du, eta kasu honetan, gazte mugimenduko oro izan behar da lehen informazio iturri. Horrekin ulertu behar da mezuak haiek nahi bezala, zehatz-mehatz, argitaratuko direla”.

Informazioa formatu ezberdinetan lantzen du Topatu.info-k eta bideoak diraindarguneetako bat: “Izugarrizko apustua egin genuen duela urtebete kalitatearen alde. Bere garaian bideo asko egiteko joera zegoen, baina ez ginen itsutu, bideoak landu eta txukun aterako genituela esan genuen”.

PUBLIZITATEA

Errigora ekimena

Gure herriko bi oinarri lotu ditu Errigora ekimenak: laborantza eta euskara. Eta horrekin batera, herritar ugariren ilusioa, elkartasuna eta parte hartzeko gogoa.

Antzeko egitasmo bat abiapuntu, ekimenari forma eman eta 2013ko udazkenean egin zuen Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herri osora zabaltzeko lehen kanpaina. Errigorako Peru Aranburu eta Xabier Gojenolaren esanetan, produktu-sorta ugari saldu zituzten, herritar askoren laguntzari esker: “Saskien banaketan jende pila inplikatu da, kutxak muntatzen, komunikazio lana egiten; bitarteko urriko ekimena izan arren, jendearen parte-hartzeak eman dio izan duen arrakasta”.

Saldutakoaren diru zati bat Nafarroa hegoaldeko euskalgintza bultzatzeko izango da, han ez baitago bermatuta euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubidea. Zentzu horretan, “ekimen honek erakutsi du Euskal Herrian dauden errealitate ezberdinei, kasu honetan Nafarroa hegoaldekoari, herri bezala erantzuteko aukera badagoela”.

"Arrakastatsua izan da kanpaina jende askorengana iritsi da eta ez ditu baliabide garestiak behar izan", adierazi du epaimahaiak.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: ARGIA Sariak  |  Errigora

ARGIA Sariak kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude