Bidezko Merkataritzaren XIII. Astea, azaroaren 15era arte Bilbon

  • Bidezko Merkataritzaren Bilboko XIII. Astea egingo da azaroaren 12tik 15era, Bizkaiko hiriburuko Areatzako kaian. Ohi denez, Bilboko Udalak antolatu du ekimena, nazioarteko elkartasunaren eta garapen-lankidetzaren alorrean lanean diharduten hainbat GKEren laguntzaz.

Unai Brea @unaibrea
2015eko azaroaren 11
Iazko edizioko irudi bat (Arg.: Ińigo Azkona).

Bidezko merkataritza “ohiko merkataritzaren alternatiba bat da, Hegoaldeko produktuak Iparraldeko merkatuetara eraman nahi dituena, pertsonak eta ingurumena errespetatuz, bitartekariak kenduz eta trukerako bidezko harremanak sustatuz”, diote sustatzaileek.

Arropa Garbia: ehungintza sektoreko esplotazio larriaren aurka

Aurten berebiziko garrantzia eman diote ehungintza sektorearen egoerari. Hala, Arropa Garbia kanpaina sustatzeko baliatuko dute Bidezko Merkataritzaren Astea, besteak beste. “Enpresen deslokalizazioak eta Hegoan tailerrak azpikontratatzeak lan-merkatu prekarioa ekarri du, eta merkatu horretan enpresek, askotan, langileekiko abusuak egiten dituzte”, irakur daiteke ekimenaren webgunean.

Janzten dugun arropa gehiena egiten dutenen soslaia egunero 12-14 orduz lan egiten duen emakume asiar gazte batena da. Lan jardunaldi amaigabeak jasaten dituzte, baldintza txar eta batzuetan arriskutsuetan, oinarrizko beharrizanak asetzeko ere aski ez diren miseriazko soldaten truke. Sektorean ematen diren eskubide urraketen artean, umeei lan eginaraztea da bat.

Ekonomia solidarioaren arloan lan egiten duen REAS elkartearen esanetan, “sektoreak 34.000 milioi euro mugitzen ditu egunero Europan”.

Lau egunetako egitarau osoa hemen.  

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Bidezko merkataritza  |  Bilbo  |  Ekonomia eraldatzailea

Bidezko merkataritza kanaletik interesatuko zaizu...
2015-11-30 | Sorginak gara
"Jendea arropa kontsumo ikaragarriaz jabetzea nahiko nuke”
MULTIMEDIA - Sorginak

Arroparen berrerabilpena sustatzen duen Tolosako Zu Zeu dendako Lidia Deetz, Sorginak bideo-sortako bigarren alean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude