Bi urteko inhabilitazio zigorra Artur Masentzat 2014ko kontsulta antolatzeagatik

  • Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenak desobedientziagatik zigortu du Generalitateko lehendakari ohia. Joana Ortega Generalitateko lehendakariordeak urtebete eta bederatzi hilabeteko inhabilitazio zigorra jaso du eta Irene Rigau sailburu ohiak urtebete eta erdikoa.


2017ko martxoaren 13an - 13:33
Mas, Ortega eta Rigau epaitu zituztenean. (Arg.: Vilaweb)

Epaia azkar iritsiko zela pentsatzen zen eta hala izan da. Mas zigortu dute 2014ko azaroan Generalitateak antolatu zuen kontsultagatik eta, Ortega eta Rigak berau egiteko kolaboratzaile ezinbestekoak izateagatik. Hala ere, absolbitu egin dituzte prebarikazio administratiboa egin izanaren akusaziotik, eta honengatik sei eta hogei urte arteko inhabilitazioa eskatzen zitzaien. Mas da Espainiako Estatuan inhabilitazio zigorra jaso duen lehen presidente autonomikoa.

Diru isunak ere izan dituzte: Masi 36.5000 euro, Ortegari 30.000 euro eta Rigauri 24.000 euro. Francesc Homes Generalitateko bozeramaile ohia ere auzi beragatik epaitu zuten, baina Diputatuen Kongresuan diputatua denez Madrilen, Auzitegi Gorenean. Otsailaren amaieran epaitu zuten. Mas, Rigau eta Ortegaren zigorra Gorenaren epaia baino lehen iritsi da.

Epaileek ahobatez hartu dute erabakia eta haien esanetan, Espainiako Konstituzio Auzitegiak 2014ko azaroaren 9ko erreferenduma baino bost egun lehenago berau bertan behera uzteko agindua eman zuen eta, hala ere, Generalitateak aurrera egitea erabaki zuen. Ez dago aitzakiarik beraz, "nahita, horretara bideratua eta zalantzarik gabe" egin zuten. "Agindua argia zen –dio epaiak–  adimen maila bat duen edonorentzat, eta are eta gehiago Generalitateko lehendakariarentzat eta bere gobernu kideentzat, zeintzuek, gainera, Konstituzioaren ezagutza izateko gaitasuna izan behar lukeen aditu taldearen aholkularitza ere bazuten".

Mas: berriz egingo nuke

Masek dio ez dela ezertaz damutzen eta berriz antolatuko lukeela erreferenduma. Azpimarratu du legea ez dela berdin denentzat, Espainiako Gobernuak ere hainbatetan ez duela bete Konstituzionalaren agindua, eta ez dela zigortua izan. Carles Puigdemont Generalitateko lehendakariaren berbetan, "azaroaren 8an bozkatzera joan ziren 2,3 milioi pertsonek arbuiatu egiten dute epai hau. Aurten erreferenduma egiten dugunean Kataluniako herriak indultatu egingo du justiziak zigortu duena". CUPek, bestalde, gogoratu du Irene Rigau parlamentaria dela oraindik eta dei egin die talde parlamentariei Rigauren izaera hori berretsi dezaten. Mireia Bou parlamentariaren ahotan CUPek azpimarratu du "salbuespen egoera hasi dela jada".

Kontraste gisa, epai hau ezagutu den egun berean, Eskoziako Gobernuak iragarri du beste erreferendum bat egin nahi duela 2018-2019 ikasturteetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude