Bi mobilizazio deialdi egin dituzte Bilbon urriaren 12a dela-eta

  • Deialdi biak Plaza Eliptikoan izango dira, eguerdi partean. Lehenengoa Amnistiaren aldeko mugimenduaren Alde Hemendik manifestazioa da, bigarrena, berriz, herri mugimenduak Kataluniaren independentzia prozesuari babesa emateko deialdia.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urriaren 11n - 11:05

Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimenduak Alde Hemendik manifestazioa antolatu du urriaren 12a dela eta. Egun horretan, Hispanitatearen eguna ospatzen da, eta, horrez gain, Indar Armatuen eguna da. Euskal Herrian hori ospatzeko arrazoirik ez dagoela adierazi dute, eta Plaza Eliptikoan manifestatuko dira, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean.

Hori aldarrikatzeko manifestazioa antolatu dute egun horretan, 12:00etan Plaza Eliptikoan. Ordu erdi geroago, toki berean, beste deialdi bat antolatu da. Kasu honetan, Kataluniako prozesuari babesa emateko.

Bertan, egun hauetan Katalunian egiten ari den independentzia prozesuari babesa eman nahi diote. Horrez gain, kataluniarrek jasan duten indarkeria salatu nahi dute Gobernu Zentralaren azpiordetzaren aurrean. Deialdiak ez dauka sinadurarik, herritarrek bultzatutakoa da eta gero eta ahalik eta jende gehienak parte har dezala dute helburu.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
2024-05-07 | Ahotsa.info
Karta Sozialak alternatiba ekosozial justua aldarrikatuko du larunbatean Iruñean eta Bilbon

Maiatzaren 11n manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean bidezko trantsizio ekosoziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialista erakunde ekologistak deituta. Manifestazioak 12:00etan abiatuko dira Gaztelu... [+]


Biolentzia psikiatrikoa salatuko dute Bilbon, Espainiako Estatu osoko Harro Zoro Erradikalek

EAEk du elektroshockaren praktika tasarik altuena Espainiako Estatuan; Nafarroan berriz, pazienteen euste mekanikoa ohikoa da ospitale psikiatrikoko unitateetan. Psikiatrikoetako indarkeria eta gehiegizko medikazioa salatzeko, Estatuko Harro Zoro Erradikalen manifestazioa Bilbon... [+]


“Kaleko salmenta aurrera eramaten utz diezagutela aldarrikatzen dugu"

Apirilaren 18an, Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea deitu zuen, Bilboko manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko.


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude