Beti eztenka

  • Euskalerria irratian argitaratutako ondorengo iritzian, Alberto Barandiaran kazetari iruindarrak kontatzen du nola egin zuen bere lehenbiziko idatzizko elkarrizketa duela 30 urte Argian.


2019ko otsailaren 22an - 12:52
Argazkia: Euskonews

Prentsarako idatzi eta prentsan argitaratu nuen lehen artikulua Argia aldizkarirako idatzi nuen, duela ia hogeita hamar urte. Jose Maria Satrustegiri elkarrizketa egitea proposatu zidaten, eta euskaltzainaren orduko aldarte iluna beti geratu zitzaidan gogoan: zer nolako nekea zekarren euskararen alde lan egiteak Nafarroan. Satrustegi aiurri biziko gizona zen, haserretu ere haserretu zitzaidan bere ustez galdera kritikoegiak egin nizkiolako, eta Argia “beti zorrotz, beti eztenka” zebilela kexatu zen. Elkarrizketa ez ematekotan egon zela esan zidan. Ez zitzaidan aurkezpen txartel txarra iruditu: “beti zorrotz, beti eztenka”. Larunbat honetan, aldizkariaren mendeurrena aitzakia, ‘Jatorrira bidaia’ izeneko egitaraua antolatu dute Argiazaleek, Iruñean barna ibilaldia, ginkana tematikoa eta oturuntza barne. Gustura ikusiko nuke Satrustegi tartean.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIAk 100 urte
2019-12-22 | Jakoba Errekondo
Barietatea eta aniztasuna

Duzunaritzeko kultura ezagutzeko aukera izan dugu 111 hostoz eta orriz jantzi liburuaren aurkezpen egunean. Argiak mendea bete duen ospakizun saila borobiltzeko egun gustagarria. Ehun urtetako kazetaritza goratzeko nekazaritzaren alorrean oinetakoak zikinduz ibiltzea baino bide... [+]


2019-12-22 | Estitxu Eizagirre
Mendeurrenak hiru opari: bata jendeari, bestea ARGIAri, handiena Euskal Herriari

Urte biribil honek opari bana egin digu Argia Jendeari, Euskal Herriari eta komunikazio proiektuari. Zabalduko ditugu?

 


2019-12-22 | Garazi Zabaleta
Duzunaritze argiaren mendeurrenaren lekuko

2019a urte berezia izan da ARGIArentzat, esku artean duzun ale hau ere bada horren adibide. Ehun urte betetzea ez baita lorpen makala, are gehiago euskarazko hedabide txiki batentzat. Ospakizunek forma ezberdinak hartu dituzte urte oso honetan zehar eta, nola ez, landa eremuko... [+]


Eguneraketa berriak daude