Bertso txapelketarik ez da izango Bizkaian, baina bai “Kopla barik” bertso zirkuitua

  • Txapelketa egiteko baldintzarik ez dela ematen iritzi dio Bizkaiko Bertsolari Elkarteak, baina ordezkoa antolatu dute: “Kopla barik” bertso zirkuitua, formatu desberdineko lau saio, “kultura segurua dela” aldarrikatuz.


2020ko urriaren 20an - 16:07
Argazkia: Bertsozale.eus
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Plaza berrindartzea eta kultura segurua dela aldarrikatzea ditu helburu ekimenak. Urriaren 24an abiatuko da eta lau saio izango dira denera: saio musikatua, bertso trama, sariketa eta jaialdia.

Urriaren 24ko saioa Mungian egingo da. Saio musikatua izango da eta kantuan arituko dira Aitor Bizkarra, Arrate Illaro, Ibon Ajuriagojeaskoa, Etxahun Lekue, Malen Amenabar eta Nerea Ibarzabal. Gai jartzaile Idoia Anzorandia ibiliko da eta musikariak Ixak Arruti eta Eneko Sierra izango dira.

Azaroaren 14an bertso trama egingo dute Igorren eta azaroaren 28an sariketa, Durangon. Abenduaren 20an, Getxon, Bizkaiko zortzi txapeldun batuko dituzte oholtza berean: Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza, Jon Enbeita, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Xabi Paya.


Bertsolaritza kanalean gehiago
2026ko otsailaren 9
Arabako Bertsolari Txapelketa 2026
Aroa Arrizubietak irabazi du Oiongo lehen saioa

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.